GETXO R.T. vs AMPO ORDIZIA ATARIKOA
Ampo Ordiziak Getxora bidaiatuko du larunbat honetan arratsaldeko 16.00tan bertako Getxo R.T.-ri aurre egiteko. Bigarren mailatik igo berria den Fadurako taldea Ohorezko Mailaren historiako talde nagusienetako bat da, batez ere 90eko hamarkadan lortu zituen tituluengatik. Gaur egun getxotarrak taulako hamargarren postuan daude 4 punturekin, lortutako bi berdinketei esker: Lehena, mailako errebelazioa den Valentziako Les Abellesen... Read More
Ampo Ordiziak Getxora bidaiatuko du larunbat honetan arratsaldeko 16.00tan bertako Getxo R.T.-ri aurre egiteko. Bigarren mailatik igo berria den Fadurako taldea Ohorezko Mailaren historiako talde nagusienetako bat da, batez ere 90eko hamarkadan lortu zituen tituluengatik.
Gaur egun getxotarrak taulako hamargarren postuan daude 4 punturekin, lortutako bi berdinketei esker: Lehena, mailako errebelazioa den Valentziako Les Abellesen aurka eta bigarrena Sevillako Cienciasen aurka Sevillan lortutakoa.
Ordiziarrek jokoan diren puntuak Goierrira ekarriko badituzte, lan dexente egin beharko dutela aurrikusi daiteke. Jakin badakigu Fadurakoek gorriz markatuta dutela larunbateko eguna, denboraldi honetan jokatuko den euskal derbi bakarra baita eta beraz euskal errugbiko lidergoa bertan izango dela jokoan. Ampok talde bateratu eta arriskutsua izango du aurrez aurre. Gainera ez da ahaztu behar Fadura, ligako zelairik astunena dela. Geratzen diren belarrezko zalai bakarretako bat eta segurasko espero den euria dela eta biguin eta lokaztuta izango denez ordiziarren jokura batere ongi moldatzen ez den zelaia.
Marotiasek zuzentzen duen taldea seigarren postuan dago hamalau punturekin. Lau puntutara dauzka zazpigarren eta zortzigarren sailkatuak. Tarte hori handitu nahi dute ordiziarrek, titulua lortzeko play-offean sailkatzeko arazorik ez izateko. Ampo Ordiziak errugbi indartsua burutu beharko du eta partidak irauten dituen larogei minutuetan kontzentrazioa mantendu eta izan daitezken gorabeherak tentuz kudeatu. Fadurako partidarako jokalari guztiak prest daude, beraz alde horretatik ez dago aitzakiarik.
Tamalez partida bertan ikustea ezinezkoa izango da. Getxotik bidalitako streaming esteken bidez norgehiagoka jarraitzearekin konformatu beharko dugu oraingoan ere.
Moyua Goierri U23 taldeak Getxo Etorkizuna izango du aurrez aurre arratsaldeko 17:30tan. Gabonetako oporraldien ondoren, 2021. urte haseran jokatuko den partidarako proba gisa balioko duen lagunartekoa izango da.
Bukatzeko, gogoratu asteburu honetan Ordizian ospatuko dela, klubaren aterkipean eta ERF-en babesean, emakumezkoentzako Level 1 World Rugby Arbitrai Ikastaroa. Prestakuntza hau, Goi Mailako Kirol Kontseiluarekin lankidetzan burutzen dena, EMAKUMEAK ERRUGBIAN Programaren barnean dago.