GETXO RT vs AMPO ORDIZIA KRONIKA
AMPO Ordizia garaile irten da gaurko derbyan Getxo RT aurkari zuelarik. Faduran eta ikuslerik gabe jokatu behar izan den partidan gainera goierritarrek bost puntu poltsikoratu dituzte; Garaipenaren 4ak eta Bonusa ere bai. Lehen zatia gogorra eta parekatua joan da. Euskal rugbyaren liderogoa zegoen jokoan eta bi taldeak bere onena ematen saiatu dira. 20-29 erakusten zuen... Read More
AMPO Ordizia garaile irten da gaurko derbyan Getxo RT aurkari zuelarik. Faduran eta ikuslerik gabe jokatu behar izan den partidan gainera goierritarrek bost puntu poltsikoratu dituzte; Garaipenaren 4ak eta Bonusa ere bai.
Lehen zatia gogorra eta parekatua joan da. Euskal rugbyaren liderogoa zegoen jokoan eta bi taldeak bere onena ematen saiatu dira. 20-29 erakusten zuen markagailuak bi taldeek aldageletako bidea hartu dutenean.
Bigarren zatia oso bestelakoa suertatu da. Talde bizkaitarrak lehen zatian egindako lana eta nekea nabaritu du eta goierritarrek inposatzen zuten erritmoari ezin jarraituz ibili da. Azkenean 29-46 izan da partidaren emaitza.
Amaieran Iñigo Marotiasek talde osoa zoriondu nahi zuen astean zehar egindako lan finagatik.
Gaurko entseguak Joubert Engelbrecht, Caylib Oosthuizen, Asier Korta, Julen Goia, Oier Goia eta Lander Gomezek lortuak izan dira.
Orain atsedena hartu, berrindartu eta urtarrileko partidak prestatzea tokatzen da. Silverstorm El Salvadorren aurka Errege Kopako finalerdi bat dagoela jokoan ezin ahaztu.
Aipatu baita ere Moyua Goierrik Getxoko Sub-23aren aurka jokatutako adiskidetzako partidan garaile izan dela 22-38.