Silverstorm El Salvador – AMPO Ordizia
Ohorezko dibisioko gure errugbi taldeak Gaztela aldera bidaiatuko du asteburu honetan Heineken ligako hamazazpigarren jardunaldiari dagokion partidua jokatzeko. Liga irabazteko lehian dagoen Silverstorm El Salvadorren kontra izango da igandean 12:30ean. Valladolideko taldea sailkapeneko bigarren tokian dago, 62 punturekin, laugarrenean dauden ordiziarrek baino 15 gehiagorekin. Altamiran jokatu diren azken bi partiduek zapore gazi-gozoa utzi dute zaleen... Read More
Ohorezko dibisioko gure errugbi taldeak Gaztela aldera bidaiatuko du asteburu honetan Heineken ligako hamazazpigarren jardunaldiari dagokion partidua jokatzeko. Liga irabazteko lehian dagoen Silverstorm El Salvadorren kontra izango da igandean 12:30ean. Valladolideko taldea sailkapeneko bigarren tokian dago, 62 punturekin, laugarrenean dauden ordiziarrek baino 15 gehiagorekin.
Altamiran jokatu diren azken bi partiduek zapore gazi-gozoa utzi dute zaleen artean, joko ikusgarri egin ez eta hiru puntu lortuta gero. Valladoliden akatsik gabeko defentsa egin beharko du Ampok, erabat kontzentratuta, joaneko partiduan egin zuen bezala 13na berdinduta.
Puzelako taldeak baja batzuk ditu, lesioak eta nazioarteko hitzorduak medio, baina sekulako taldea du halere eta partidua irabazteko faboritoa da bera. Ampok lesionatuta izan dituen jokalariak osatu eta bidaiatzeko moduan izatea espero du. Baja izango dira, ordea, estatuko selekzioarekin Georgiara bidaiatu duten Fernando Lopez, Oier Goia eta Julen Goia.