DENDARTEAN, ORDIZIAN ETA BAREAK ELKARTEEK HELEGITEA JARRI DIOTE OLABERRIKO HIRI ANTOLAMENDU PLAN BERRIARI
Gipuzkoako merkatarien elkarteak batzen dituen Dendartean elkargoak helegitea aurkeztu die Olaberrian berritzeko prozesuan dauden Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari. Ihurreko industri guneetan dagoen supermerkatu batek azalera handitzeko baimena eskatu izana salatu dute.
Helegitea Dendarteanek prestatu du, eta Beasaingo Bareak eta Ordiziako Ordizian dendari elkarteen sustengua du. Iturri horiek esan dutenez, Lidl saltokiak Olaberrian duen supermerkatuaren azalera «13.000 metro koadro» gehiago handitzeko proiektua aurkeztu dio udalari.
Dendarteanek argudiatu du «ezin» dela halako handitzerik egin, eta udalerri bateko hirigintza arauek Sektoreko Lurralde Planak zehaztutako irizpideen neurrietara sartu behar dutela. Merkatari elkargoaren iritziz, Olaberrian industrigune bakar bezala izendatuta dagoen eremuaren ordez bi industrigune bereizi nahi direla, antolamendu berrian: Laulagun aldeko eremua eta Carrefour aldekoa.
Hala, Sektoreko Lurralde Planak zedarritzen duen bidearen aurka, saltokiak handitzea ahalbidetuko dela ohartarazi du Dendarteanek, horrek inguruko herri guneetako merkataritzarentzat kaltea lekarkeela deitoratuz.
http://goierri.hitza.info/2014/03/26/dendari-elkarteek-helegitea-jarri-diote-olaberriko-hiri-antolamendu-plan-berriari/