EGABEK MERKATARITZA-JARDUENARI BURUZKO LEGEA ALDATZEKO AURREPROIEKTUA BERTAN BEHERA UZTEKO ETA BESTE ARAUDIA BAT AURKEZTEKO ESKATU DU
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak desegokitzat jo du Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak aurkeztutako "Merkataritza-jarduerari buruzko Legearen laugarren aldaketaren Legearen Aurreproiektua" eta aurkeztutako legezko testua bertan behera utzi eta beste araudia bat aurkezteko eskatu du.
Jaurlaritzak proposatutako aldaketa estatuko merkataritzako ordutegiei buruzko legea betetzearekin lotuta dago. Lege horrek "turismo ugariko eremua" aitorpena ezarri du biztanle kopuru jakin bat eta urteko ostatu-gau kopuru jakin bat gainditzen duten udalerrietan, Bilboren kasuan esaterako.
EGABen ustez, "merkataritzako establezimenduak irekitzeko ordutegi eta egunen liberalizazio handiagoa desegokia litzateke, kontsumoan eta enplegua sortzean izango lukeen eragina eztabaidagarria delako".
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak desegokitzat jo du Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak aurkeztutako "Merkataritza-jarduerari buruzko Legearen laugarren aldaketaren Legearen Aurreproiektua" eta proposatutako legezko testua bertan behera utzi eta beste araudia bat aurkezteko planteatu du.
Jaurlaritzak legearen aurreproiektu honekin proposatutako aldaketa estatuko merkataritzako ordutegiei buruzko legean xedatutakoa betetzearekin lotuta dago. Lege horrek "turismo ugariko eremua" aitorpena eman die biztanle kopuru jakin bat eta urteko ostatu-gau kopuru jakin bat gainditzen duten udalerriei, Bilboren kasuan esaterako.
Egindako txostenean, "Eusko Jaurlaritzak alor hau arautu dezan oztopatu gabe", Euskadiko Gizarte eta Ekonomia Arazoetarako Batzordeak argi utzi nahi du "merkataritzako establezimenduak irekitzeko ordutegia eta egunak liberalitzatzea desegokia dela, kontsumoan eta enplegua sortzean izango lukeen eragin positiboa eztabaidagarria delako".
Turismo ugariko eremua
Eusko Jaurlaritzaren lege aurreproiektuaren arabera, "turismo ugariko eremua" izendatzeak duen ondoriorik azpimarragarriena bertako txikizkako saltokiak irekitzeko ordutegia eta egunak malguagoak izango liratekeela da, eskaintza osoagoa eta erakargarriagoa izateko, turismora egokitzeko eta horrela bi sektoreen lehiakortasuna hobetzeko.
Pasa den irailaren 2an Abando-Indautxu-Garellano, Alde Zaharra eta Deusto eremuak turismo ugariko eremu izendatu direla argitaratu zen EHAAn. 2015eko uztailaren 1etik urte bereko abuztuaren 31ra bitartean soilik aplikatuko litzatekeelarik.
Lege-eremu konplexua
Egungo gai honen inguruko lege- eta araudia-eremua konplexua da eta azken urteotan horri loturiko legeak eta araudiaren aldaketak aurkeztu dira, merkataritzako ordutegien kontura.
Merkataritzako ordutegiei buruzko Legeak estatu osorako eremua ezarri zuen 2004an. Horrela, autonomia-erkidego bakoitzak bere ordutegien erregimena bakoitzaren merkataritza-ezaugarrietara eta eredura egokitu ahal izan zituen.
EAEko merkataritza-jarduerari buruzko Legeak (7/94 Legea) ia ez zuen irekiera ordutegiei eta egunei buruzko informaziorik biltzen. Hori dela eta, hainbat aldiz aldatu zen eta ez zen araudia zehatza ezarri 2005eko merkataritzako ordutegiei buruzko Dekretua onetsi zen arte.
2012an gobernu zentralaren Errege Lege Dekretu batek (Eusko Jaurlaritzak konstituziokontrakotasun errekutsoa aurkeztu zuen horren harira) 2004ko estatuko legea aldatu zuen, turismo ugariko eremuen aitorpena erregulatuz. Duela gutxi, aurtengo uztailen hain zuzen, hazkunderako, lehiakortasunerako eta eraginkortasunerako presazko neurriei buruzko beste Errege Lege Dekretu batek aldaketa berriak sartu ditu.
Azken arau horrek adierazten duenez, autonomia-erkidegoek turismo ugariko eremuak zehaztuko dituzte, dagozkien udalek proposatuta. Arauaren arabera, 100.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan, urtean 600.000 ostatu-gau baino gehiago erregistratu badituzte edota turismo-gurutzontziek jarduten duten eta 400.000 bidaiari baino gehiago hartu dituzten portuak badauzkate, turismo ugariko eremu bat aitortuko da gutxienez. Araudian aipatzen denez, estatistika-datu horiek lortzeko, Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Estatuko Portuen argitalpenak hartzen dira iturritzat. Datu horiek argitaratzen direnetik sei hileko epea igaro ostean autonomia-erkidego eskudunek ez badute turismo ugariko eremurik adierazi aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak betetzen dituen udalerrian, udalerri osoa hartuko da turismo ugariko eremutzat, eta merkatariek askatasun osoa izango dute euren establezimenduak urte osoan zabaltzeko.
Azken kasu hori soberan betetzen du Bilbok. Izan ere, Bilboko Udalak lehen aipatutako eremuak (Abando-Indautxu-Garellano, Zazpi Kaleak eta Deustu) turista asko hartzen dituzten eremutzat proposatu zituen; adierazpen hori EHAAn argitaratu zen irailaren 2an, aplikatzeko denbora-esparrua hurrengo urteko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte mugatuta.