GABONETAN ERE, ORDIZIAREN ALDEKO APUSTUA
Eguberrietako kanpainaren aurretik, baina honen zati gisa nolabait, Ordiziako dendetan trukatzen ari diren erosketa-bonuak zirkulazioan jarri ziren. Abenduaren 31 da bonuak gastatzeko epemuga eta bonuak nahitaez data hori baino lehen erabili behar direla gogorarazten die Merkataritza Bulegoak oraindik ere bonuak dutenei. 'Erabili eta bueltatu, hobe gertu, hobe hemen' kanpaina ere martxan jarri zen orain gutxi eta kanpaina horri esker Ordiziako saltokiek aterkiak eta erosketa karroak dituzte gaur egun eta tresna horiek erabili behar dituztenei prestamuan utziko dizkiete dendariek. Eguberritako erosketak herriko dendetan egiteko momentuan balio erantsia bat izango direlarik. Eta oraingo honetan, herritarrak Eguberriez gozatzeko azken prestaketetan murgilduta daudelarik, Ordiziako merkataritzak ilusioa eskainiz batu nahi da “Gabonetan, hemen edo han, erosi Ordizian” lelopean hainbat proposamen aurkeztuz, hauen artean 2000 eurotik gorako balioa duen saski baten zozketa nabarmenduz. “Urtean zehar Ordiziako dendetara, tabernetara eta zerbitzu-enpresetara hurbildu zareten guztioi eskertzeko modua izango da zozketa hau. Sektoreak herriarentzat duen garrantziaz jabetzeko eta gure saltokietan, batean zein bestean, baina beti tokiko merkataritzan, gure lagun, gure senide, bizilagun ezagun eta ezagunen dendetan kontsumitzeak dakarren abantaila handiaz jabearazteko”, adierazi du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak. “Izan ere, pertsona horiek ematen digute aukera eguberritako egun hauetan eta urtean zehar behar dugun guztia eroso eskuratzeko”, gaineratu du. “Ordizian bizi eta Ordizian erosi leloarekin bat eginez”. Aipatzekoa da Ordiziako kaleek Gabonetako ohiko argiak izango dituztela eta horietako kale batzuek dinamizatzeko musika ere izango dutela. Zalantzarik gabe, giro polita sortuko dute, erosketak egiteko eta Ordiziako merkataritza-sektoreak aurkezten dituen proposamen hauetan parte hartzeko: GABONETAKO 15 OTAR eta UMEAREN LOTERI DEZIMOEN ZOZKETA Egun bakoitzean gabonetako otar bat eta 20240 zenbakidun loteri dezimo bat zozketatuko dira. (Zozketak, guztira 15, Ordizian bulegoan, 13:30etan egingo dira.) ZOZKETA EGUNAK: Abenduak 15, 16, 19, 20, 21, 22, 23, 26, 27, 28, 29, 30 eta Urtarrilak 2, 3, 4 PARTE HARTZEKO: Parte-hartzaile diren establezimenduetan abenduaren 14etik urtarrilaren 4ra kontsumituz gero, lortu daitezkeen boletoak bete eta ORDIZIAN bulegoko postontzian bota behar dira. 2.000€tik gorako balioa duen ORDIZIAN SARI POTOLOAREN ZOZKETA Saria ORDIZIAN bulegoko erakuslehioan dago ikusgai ZOZKETA EGUNA: Urtarrilak 5 | 13:30 | ORDIZIAN bulegoa PARTE HARTZEKO: Parte-hartzaile diren establezimenduetan abenduaren 14etik urtarrilaren 5era kontsumituz gero, lortu daitezkeen boletoak bete eta ORDIZIAN bulegoko postontzian bota behar dira. ORDIZIAN POTEOA Abenduak 23, Ostirala | 19:00-21:30 BURRUNBAZALE Txarangarekin Urdaneta kaletik hasita, herriko kaleetan zehar ATERA ARGAZKIA MIHURAREN AZPIAN ETA IRABAZI 100€! SARIA: 100€ erosketa balea ZOZKETA EGUNA: Urtarrilak 5 | 13:30tan | ORDIZIAN Bulegoan PARTE HARTZEKO: Parte-hartzaile diren establezimenduetan dauden mihuren azpian argazkia atera eta 943887340 Whatsapp zenbakira bidali behar da.
Eguberrietako kanpainaren aurretik, baina honen zati gisa nolabait, Ordiziako dendetan trukatzen ari diren erosketa-bonuak zirkulazioan jarri ziren. Abenduaren 31 da bonuak gastatzeko epemuga eta bonuak nahitaez data hori baino lehen erabili behar direla gogorarazten die Merkataritza Bulegoak oraindik ere bonuak dutenei.
‘Erabili eta bueltatu, hobe gertu, hobe hemen’ kanpaina ere martxan jarri zen orain gutxi eta kanpaina horri esker Ordiziako saltokiek aterkiak eta erosketa karroak dituzte gaur egun eta tresna horiek erabili behar dituztenei prestamuan utziko dizkiete dendariek. Eguberritako erosketak herriko dendetan egiteko momentuan balio erantsia bat izango direlarik.
Eta oraingo honetan, herritarrak Eguberriez gozatzeko azken prestaketetan murgilduta daudelarik, Ordiziako merkataritzak ilusioa eskainiz batu nahi da “Gabonetan, hemen edo han, erosi Ordizian” lelopean hainbat proposamen aurkeztuz, hauen artean 2000 eurotik gorako balioa duen saski baten zozketa nabarmenduz. “Urtean zehar Ordiziako dendetara, tabernetara eta zerbitzu-enpresetara hurbildu zareten guztioi eskertzeko modua izango da zozketa hau. Sektoreak herriarentzat duen garrantziaz jabetzeko eta gure saltokietan, batean zein bestean, baina beti tokiko merkataritzan, gure lagun, gure senide, bizilagun ezagun eta ezagunen dendetan kontsumitzeak dakarren abantaila handiaz jabearazteko”, adierazi du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak. “Izan ere, pertsona horiek ematen digute aukera eguberritako egun hauetan eta urtean zehar behar dugun guztia eroso eskuratzeko”, gaineratu du. “Ordizian bizi eta Ordizian erosi leloarekin bat eginez”.
Aipatzekoa da Ordiziako kaleek Gabonetako ohiko argiak izango dituztela eta horietako kale batzuek dinamizatzeko musika ere izango dutela. Zalantzarik gabe, giro polita sortuko dute, erosketak egiteko eta Ordiziako merkataritza-sektoreak aurkezten dituen proposamen hauetan parte hartzeko:
GABONETAKO 15 OTAR eta UMEAREN LOTERI DEZIMOEN ZOZKETA
Egun bakoitzean gabonetako otar bat eta 20240 zenbakidun loteri dezimo bat zozketatuko dira. (Zozketak, guztira 15, Ordizian bulegoan, 13:30etan egingo dira.)
ZOZKETA EGUNAK: Abenduak 15, 16, 19, 20, 21, 22, 23, 26, 27, 28, 29, 30 eta Urtarrilak 2, 3, 4
PARTE HARTZEKO: Parte-hartzaile diren establezimenduetan abenduaren 14etik urtarrilaren 4ra kontsumituz gero, lortu daitezkeen boletoak bete eta ORDIZIAN bulegoko postontzian bota behar dira.
2.000€tik gorako balioa duen ORDIZIAN SARI POTOLOAREN ZOZKETA
Saria ORDIZIAN bulegoko erakuslehioan dago ikusgai
ZOZKETA EGUNA: Urtarrilak 5 | 13:30 | ORDIZIAN bulegoa
PARTE HARTZEKO: Parte-hartzaile diren establezimenduetan abenduaren 14etik urtarrilaren 5era kontsumituz gero, lortu daitezkeen boletoak bete eta ORDIZIAN bulegoko postontzian bota behar dira.
ORDIZIAN POTEOA
Abenduak 23, Ostirala | 19:00-21:30 BURRUNBAZALE Txarangarekin
Urdaneta kaletik hasita, herriko kaleetan zehar
ATERA ARGAZKIA MIHURAREN AZPIAN ETA IRABAZI 100€!
SARIA: 100€ erosketa balea
ZOZKETA EGUNA: Urtarrilak 5 | 13:30tan | ORDIZIAN Bulegoan
PARTE HARTZEKO: Parte-hartzaile diren establezimenduetan dauden mihuren azpian argazkia atera eta 943887340 Whatsapp zenbakira bidali behar da.