2022/12/15

Bi mila eurotik gorako balioa duen saskia zozkatuko dute urtarrilaren 5ean

Udalak eta Ordizian merkatari elkarteak 'Gabonetan, hemen edo han, erosi Ordizian' Gabonetako kanpaina jarri dute martxan.

Azken kontzertua emango du Santa Ana Abesbatzak igandean

43 urteren ondoren, aktibitatea etengo dute. 19:00etan izango da kontzertua, Ordiziako elizan.

EGUBERRIETARAKO GOMENDIOAK (II)

Erosketa saskian kutixien bila

Lazkaoko Gazi Gozo dendan askotariko produktuak saltzen dituzte, gaziak nahiz gozoak. Eguberrietako otorduei begira dituzten produktu berezien berri eman dute. Saski pertsonalizatuak ere prestatzen dituzte.

Loinaz Agirre
JOSUNE GIL. DISEINATZAILEA ETA KAZETARIA

«Bitxiak eta poltsak saltzen ditugu eta dirua Malira bidaltzen dugu»

Josune Gilek (Zumarraga, 1995) igande goizean Zumarragako plazan egingo den arte eta artisautza azokan parte hartuko du. Azokako kartela berak egin du. Kazetaritzaz ere hitz egin du.

Txistor usaina eta diaspora

Ordiziako azken feriak kutsu berezia izan du, Gipuzkoako txistor lehiaketak eta euskal diasporako gazteen bisitak jarrita. Iritsi diren produktu berrien artean, Baliarraingo tipulinak nabarmendu behar dira.

Erredakzioa

Merkatu Txikia eta San Tomas azoka Gabon giroa berotzeko

Haztegi ikastolaren festa larunbatean izango da, Martin Pipas eta guzti. Domingo Agirrekoek igandean egingo dute feria, Asto Txu-txuarekin. Floren Gutierrezek jarri du Olentzero Txorronean.

Bertako liburugintza, Goierriko azoketarako

Genero askotariko 32 liburu argitaratu dituzte 2022. urtean Goierrin. Generoz, ikerlanak eta historikoak izan dira ugarienak, beste behin. Euskaraz 19 argitaratu dira, gaztelaniaz zazpi eta elebitan bost.

Ezkiaga eraberritzeko lanak urtarrilean hasiko direla iragarri du udalak

Obrak sortuko dituen eragozpenak direla eta, Beasaingo Udalak bilera informatiboa egingo du abenduaren 20an interesa duten herritar guztiekin. Murumendi eskolan izango da, 18:30ean.

Ariane Vierbücher

Antioko maketa, Antioko baselizako jaiotzan

Josean Larrañaga zumarragarrak jaiotza jartzen du urtero Antioko baselizan. Aurtengo Gabonetarako baselizaren maketa ikusgarria egin du.

Hiru odol emaile omendu dituzte Zegaman

Xabi Arizkorretak, Idoia Aramendiak eta Irutxe Larreak jaso dituzte diplomak.

Iñaki Gurrutxaga

Derbi Txotx eguna antolatu du Emaneurre Taldeak

Sagardotegian bazkaldu eta gero, Real Sociedad-Athletic partida ikustera joango dira Reale Arenara, urtarrilaren 14an.

Elkartasun Azoka egingo dute igandean, Legorretan

2011tik antolatzen du azoka Legorretako Udaleko Gizarte Ongizate Sailak. Aurten bildutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da.

Aritz Egeak hilaren 22ra atzeratu du Legazpiko gaurko solasaldia

Hurrengo ostegunean, hilak 22, izango da Gaztetxean, 19:00etan, Mendi Asteari amaiera emateko.

VII. Nazioarteko Film Labur Lehiaketaren sariak bihar banatuko dituzte

34 herrialdetako 210 lan jaso dituzte aurten; Euskal Herrikoak zazpi dira, eta Goierrikoak bi.

Gabon kontzertua, pandemiaren ostean itzuli den beste ekitaldi bat

Doinua musika eskolako abesbatzak parte hartuko du lehen aldiz, Santikutz abesbatzarekin eta Legazpi Musika Bandarekin batera.

Lazkaoko Udalaren aurrekontua gaur onartuko dute

Aurrekontuaz gain, udal lantalde organikoa eta lanpostuen zerrenda aztergai izango dituzte.

A. Maiz

Eskuragarri dago 2023. urteko egutegia

Beasaingo Udalaren ekimenez egiten den egutegiko argazki lehiaketaren sariak banatu dituzte.

A. Vierbücher
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa