NEGUKO AZOKA “ORDIZIAN”
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, bertako komertzioaren Neguko Azoka antolatuko du martxoaren 7 eta 8an, non Stock gunea Plaza Nagusian izango dugun eta Kale-Azoka ere denden aurrealdean herriko kale desberdinetan produktuak aurkeztuz. Ekimen hau, beste behin ere, ostirala eta larunbataren zehar goiz eta arratsaldez burutuko da.
Ekimen hau aurkeztu eta erakargarriagoa egiteko asmoz, 50€ko hiru erosketa-txartel zozketatuko dira.
Ordiziako merkataritza sektorearen garrantzia Neguko merkataritza azoka honetan islatuta ikusiko da, Goierritarrak eta gerturatu nahi diren beste pertsona guztiak prezio eskuragarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik eta aldi berean epe laburrean erakusleihoetan ikusgai jartzen hasiko diren udaberria - uda denboraldi berriko produktuak zuzenean ezagutuz.
Hau horrela izanik, bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egiteko aukera izango dute Stock Azoka eta Kale-Azoka ospatzen den ingurune erakargarri honetan, Plaza Nagusia, hirigune historikoa eta Urdaneta kalean.
12 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 8 saltoki herri-gune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean eta 4 saltoki Plaza Nagusian. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.
Neguko merkataritza azokan parte hartuko duten saltokiak:
ARANTXA lentzeria eta mertzeria, GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, IRURENA lentzeria eta mertzeria, KIXMI moda eta osagarriak, MIRENTXU haur moda, NESS by Esti García emakume arropa eta osagarriak, OSKARBI oinetakoak, PORFIRIO FERNANDEZ gizon arropa eta osagarriak, SERENDIPITY emakume arropa eta osagarriak, URIBA gizon arropa eta osagarriak, VICUÑA CONFECCIÓN gizon eta emakume moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak.
Stock guneko ordutegia; Martxoak 7 eta 8, 10:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Kale Azoka ordutegia; Martxoak 7 eta 8, 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Stock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza egongo da. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik erosketarako baita herria bizitzeko eta honi bizia emateko aukera ona izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, bertako komertzioaren Neguko Azoka antolatuko du martxoaren 7 eta 8an, non Stock gunea Plaza Nagusian izango dugun eta Kale-Azoka ere denden aurrealdean herriko kale desberdinetan produktuak aurkeztuz. Ekimen hau, beste behin ere, ostirala eta larunbataren zehar goiz eta arratsaldez burutuko da.
Ekimen hau aurkeztu eta erakargarriagoa egiteko asmoz, 50€ko hiru erosketa-txartel zozketatuko dira.
Ordiziako merkataritza sektorearen garrantzia Neguko merkataritza azoka honetan islatuta ikusiko da, Goierritarrak eta gerturatu nahi diren beste pertsona guztiak prezio eskuragarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik eta aldi berean epe laburrean erakusleihoetan ikusgai jartzen hasiko diren udaberria – uda denboraldi berriko produktuak zuzenean ezagutuz.