ORDIZIAKO LOKAL KOMERTZIAL HUTSAK EKINTZAILE BERRIEN BITARTEZ BERRESKURATZEKO DIRULAGUNTZA PROGRAMA
ORDIZIAKO UDALA Diru-laguntzaren deialdia Diru-laguntzaren deialdia 2014ko ekainaren 16ko 487. Alkatetza Dekretuaren bidez honako hau onartu da: Diru-laguntzaren deialdi berria onartzea 5.050 euro aurrekontuarekin eta Ordiziako lokal komertzial hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko programaren oinarrien arabera, 2013ko abenduaren 23an onartutakoa, aldaketa bakar honekin: eskaerak aurkezteko epea erdira murrizten da. Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN iragarkia argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epea ematea interesatuak programa honetan bere eskaerak aurkezteko. Programaren oinarriak 2014ko urtarrilaren 7ko 3. zk. Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu ziren. Interesatuek jakin dezaten argitaratzen da. Ordizia, 2014ko ekainaren 19a.—Alkatea https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2014/06/26/c1405938.pdf