SOS OSTALARITZA: Azoak 15 eta 18 kazerolada
Jada 8 hilabete betetzera goaz pandemia nazkagarri hau hasi zenetik. Lehenak izan ginen erabakiak hartzen. Gure iniziatibaz, alarma egoera baino egun bat lehenago gure txokoen ateak itxi genituen guztion osasuna jokoan baitzen.
15 egun besterik ez ziren izango eta dena ongi aterako zela esaten ziguten telebista, egunkari zein irratiek. Dena ongi aterako dela, laguntzak jasoko genituela, ERTEan sartzeko aukera genuela, laguntzak, laguntzak eta laguntzak. Errealitatean aldiz, lan egin ezin eta diru-laguntza exkaxak.
Zortedunak izan giñen batzuk, diru laguntza urri horiek, alkilerra ordaintzeko ere balio ez zutenak, epean garaiz jaso genituelako. Beste batzuek hori ere ez zuten izan.
Lehenengo hilabetean mozolo aurpegiarekin begiratzen genuen balkoietatik, enpresa askok zabalik jarraitzen zutela ikusirik, "nola demontre elkartu behar dira 150 pertsona enpresa batean, nik ezin ditut 4 ohiko bezeroei kafea zerbitzatzeko ateak ireki."
Pandemia aurrera, atean armiarma sare elegante berria, diru iturririk gabe eta betiko gastuekin, kalera ezin irtenik, lanik ezin eginik, eta eguneko orduro, minuturo zein segundoro burua bihurriturik. Baina lasai esaten zuten albisteek, ez baituzue autonomo kuota ordaindu beharrik.
Uztailan, normaltasun berria iritsi zen, fase lioso, korapilatsu eta multa-zaleen ostean. Kasuek gora egin zuten eta kriminalizatu egin gintuzten. Gaua kendu ziguten, aforoak gutxitu zizkiguten, neurri gogor eta zehatzak ezarri zizkiguten. Guk onartu eta bete egin genituen, eta nola bete!
Gure negozioen ateak itxi behar izanez gero, gutxienez, curriculumeko prestakuntza osagarrien saila amaitezina izango dugu; desinfektatzaile profesionalak, poliziak...
Poliziak!!! Gure kargu geratu zen jendeak neurriak bete behar izatea, musukoa janztea, eskuak desinfektatzea, segurtasun distantziak mantentzea... Eta nola ez, irribarre batekin aurpegian, pertsona ororen kexak entzunez, gure negozioak pixkanaka dardarka beheraka doazela ikusirik, eta gainera honi aurre egiteko inongo laguntza, baliabide eta aukerarik gabe aurrera jarraitu genuen.
Abuztua pasata, kasuak gutxitzen eta gauzak normaltzen joan ziren, baina neurri zorrotzekin lan egin behar izateaz gain, kriminalak izaten jarraitu genuen. A zer nolako tristura herria eta tabernak hutsik ikusita. Bazkaltzerako orduan oraindik, birus puta honen albisteak "ikusi" eta "entzutean", uztaileko Ordiziako tabernen kaleen irudiak ikusi beharra, jakinda kasuen %3,5 besterik ez dela ostalarion negozioetatik irten. Hori bai, trenak beteta, elizak beteta, amateur kirolak martxan jartzen eta beste zenbait gauza sinistu ere ezin genituenak.
Hala eta guztiz ere, esan beharrean nago, ostalariok, merkataritza txikiko dendariek, enpresa txiki edota familiarrek, taxilariek, eta beste sektoretako autonomo eta langile askok zerbait badugula:
langile amorratuak garela!!!
Gure ametsengatik lan egiten dugulako eta lanean jarraitzeko amorratuta gaudelako lehen egunean ateak irekitzean genituen ilusio eta gogo berdinekin. Eta eutsiko genioke, ateak irekitzeko eta denbora luze batez inongo etenik gabe eta neurri zentzudunekin lan egiteko aukera izango bagenu, kasu batzuetan betirako pertsianak jaitsi behar izan dituztelako eta ondorengo hiletan jaitsi behar izango ditugulako, tamalez.
Aurreko urteetako fakturazioaren herenarekin edota gutxiagorekin iritsi ginen urrira eta egoera berriro ere iluntzen hasia zela zirudien. Albisteek kasuak gora zihoazela zioten eta honen aurrean neurri gehiago hartzen hasi beharrean zeudela zioten, ostalaritza itxi behar ote zen, autonomia erkidegoetako mugak itxi behar ote ziren, konfinamendu berri bat behar ote zen galdetzen zuten.
Azaroa iritsi eta aiba! Mugak itxita, aiba! semaforo gorria duten herrietan tabernak 21:00tan itxi beharra, aiba! ez azkenean ez, danok 23:00tan. Erotzekoa.
Eta azkenik azken bi aste hauetakoa, odola irakiten jarri gaituena.
2020ko Azaroaren 4a, asteazkena
Estimado cliente:
Con fecha de hoy el cobro de la cuota de autónomos ha sido un poco más alta que la que le han cobrado hasta la fecha.
La razón es que la cotización por contigencias profesionales y por el cese de la actividad se ha incrementado un 0,3% sobre la base de cotización.
Puesto que el incremento tiene caracter retroactivo, la diferencia en la cuota de autónomos de Enero a Setiembre la cobrarán en unas semanas.
Además de eso, si Ud en marzo solicitó el cese de la actividad y no pagó la cuota de autónomos mensual correspondiente, este mes de octubre la TGSSocial va a cobrar la parte de
la cuota de autónomos de los días de marzo que no estuvo en cese de la actividad ( la mayoría obtuvo el cese a partir del 14 de marzo).
Si tiene alguna duda, envien un email y le responderemos lo antes posible.
Saludos
Badaezpada irpf-a ere kobratu digute, beste hainbat zergekin batera, asko kostatzen baitzaie dirua biltzea. Ostegun gauean, gobernuak telebistan hitz egin behar zuenean, denon tamalerako, ostiralean ateak itxiko dira esan ziguten.
Dilema earra. Berriro ere ertean sartu, laguntza exkaxa jaso eta hilabetea negatiboan bukatzea? negozioarekin aurrera egiteko, berriro ere, irabaztea hainbeste kosta eta bukatzen ari zaizkigun aurrezkiekin ordaindu beharko ditugu zergak, alkilerrak, eta abar, lan eginten uzten ez digutenean? Nola esango diot nik nire tabernatxoarengatik dana eman duten lankideei lanik eskaini ezin dietela? Egunero tripak janaria eskatzen digu pertsona orori.
Edota take away eta delivery zerbitzuaz baliatu eta aurrera egiten saiatuko gara?
Astelehena, pedidoak iritsi dira eta eguerdirako mezua. Ezin da eramateko kaferik zerbitzatu, agur lehen ilusioari. Bigarrenari deritzola, janaria etxera eramateko zerbitzua baimentzen da. Eta alkohola? Supermerkatu, denda,... nahiduenak saltzeko aukera du ostalariek izan ezik?Zer da hau? Tonto aurpegia al daukagu?
Dirulaguntzak emango dituztela berriro ere, eta iristen ez badira?
4 hilabetez negozioak martxan jarraitu beharko duela diote diru laguntza jaso ezkero, baina 4 hilabete horietan ateak irikitzeko aukera izango al dugu? Lana "normal" eta era konstante batean egiteko aukera izango al dugu?
Aski da, ez gara kriminalak, lan egin nahi dugu, eta gure negozioen ateak ixteak eragin latzak dakartza bizkarrean, politikarien bizkarrean. Zer gertatuko da herrietako komertzio txikiekin, herria, behin tabernak itxita, hutsik geratzean? Zer gertatuko da ostalarien hornitzaile diren empresetan? Zer gertatuko da harakinak jatetxeei haragirik saltzen ez dienean? Zer gertatuko da jendearekin gosea pandemi bihurtzean? Zer gertatuko da....
8 hilabete eta erantzunen zain oraindik.
Ostalarion ateak itxi behar baldin badira denon segurtasuna bermatzeko, itxi. Baina itxi ezkero ez eskatu ez zergarik ez ezerrik, eta Europako beste herrialdeetan bezalaxe dirulaguntza duinak eskaini itxiera honek kaltetzen gaituen pertsona orori, zuek ari baitzarete gure ateak ixten!
Amaitzeko, urte honetan bizitako guztiagatik eta bizitzeko geratzen zaizkigunagatik, bai urte honetan eta ondorengoan(etan)?, ostalariei, komertzio txikietako dendariei, taxista, autonomo, bezero lagun... eta estatu kapitalista eta berekoi honek hartutako erabakiek kaltetutako guztiei, igande honetan eta datorren asteazkenean Ordiziko plazan antolatutako kazeroladan parte hartzera dei egiten dizuegu, bada garaia eta gure haserrea, inpotentzia, tristura eta dena delakoa adierazteko,
BUILA APUR BAT EITTEKO ?????
Eskerrikasko aldez aurretik, eta milesker bihotz-bihotzez ematen hari zareten laguntza, besarkada eta babes beroenengaitik, zuengatik ezbalitz ez baikenu ohetik altsatzeko gogorik izango. Agur bero bat!
Jada 8 hilabete betetzera goaz pandemia nazkagarri hau hasi zenetik. Lehenak izan ginen erabakiak hartzen. Gure iniziatibaz, alarma egoera baino egun bat lehenago gure txokoen ateak itxi genituen guztion osasuna jokoan baitzen.
15 egun besterik ez ziren izango eta dena ongi aterako zela esaten ziguten telebista, egunkari zein irratiek. Dena ongi aterako dela, laguntzak jasoko genituela, ERTEan sartzeko aukera genuela, laguntzak, laguntzak eta laguntzak. Errealitatean aldiz, lan egin ezin eta diru-laguntza exkaxak.
Zortedunak izan giñen batzuk, diru laguntza urri horiek, alkilerra ordaintzeko ere balio ez zutenak, epean garaiz jaso genituelako. Beste batzuek hori ere ez zuten izan.
Lehenengo hilabetean mozolo aurpegiarekin begiratzen genuen balkoietatik, enpresa askok zabalik jarraitzen zutela ikusirik, “nola demontre elkartu behar dira 150 pertsona enpresa batean, nik ezin ditut 4 ohiko bezeroei kafea zerbitzatzeko ateak ireki.”
Pandemia aurrera, atean armiarma sare elegante berria, diru iturririk gabe eta betiko gastuekin, kalera ezin irtenik, lanik ezin eginik, eta eguneko orduro, minuturo zein segundoro burua bihurriturik. Baina lasai esaten zuten albisteek, ez baituzue autonomo kuota ordaindu beharrik.
Uztailan, normaltasun berria iritsi zen, fase lioso, korapilatsu eta multa-zaleen ostean. Kasuek gora egin zuten eta kriminalizatu egin gintuzten. Gaua kendu ziguten, aforoak gutxitu zizkiguten, neurri gogor eta zehatzak ezarri zizkiguten. Guk onartu eta bete egin genituen, eta nola bete!
Gure negozioen ateak itxi behar izanez gero, gutxienez, curriculumeko prestakuntza osagarrien saila amaitezina izango dugu; desinfektatzaile profesionalak, poliziak…
Poliziak!!! Gure kargu geratu zen jendeak neurriak bete behar izatea, musukoa janztea, eskuak desinfektatzea, segurtasun distantziak mantentzea… Eta nola ez, irribarre batekin aurpegian, pertsona ororen kexak entzunez, gure negozioak pixkanaka dardarka beheraka doazela ikusirik, eta gainera honi aurre egiteko inongo laguntza, baliabide eta aukerarik gabe aurrera jarraitu genuen.
Abuztua pasata, kasuak gutxitzen eta gauzak normaltzen joan ziren, baina neurri zorrotzekin lan egin behar izateaz gain, kriminalak izaten jarraitu genuen. A zer nolako tristura herria eta tabernak hutsik ikusita. Bazkaltzerako orduan oraindik, birus puta honen albisteak “ikusi” eta “entzutean”, uztaileko Ordiziako tabernen kaleen irudiak ikusi beharra, jakinda kasuen %3,5 besterik ez dela ostalarion negozioetatik irten. Hori bai, trenak beteta, elizak beteta, amateur kirolak martxan jartzen eta beste zenbait gauza sinistu ere ezin genituenak.
Hala eta guztiz ere, esan beharrean nago, ostalariok, merkataritza txikiko dendariek, enpresa txiki edota familiarrek, taxilariek, eta beste sektoretako autonomo eta langile askok zerbait badugula:
langile amorratuak garela!!!
Gure ametsengatik lan egiten dugulako eta lanean jarraitzeko amorratuta gaudelako lehen egunean ateak irekitzean genituen ilusio eta gogo berdinekin. Eta eutsiko genioke, ateak irekitzeko eta denbora luze batez inongo etenik gabe eta neurri zentzudunekin lan egiteko aukera izango bagenu, kasu batzuetan betirako pertsianak jaitsi behar izan dituztelako eta ondorengo hiletan jaitsi behar izango ditugulako, tamalez.
Aurreko urteetako fakturazioaren herenarekin edota gutxiagorekin iritsi ginen urrira eta egoera berriro ere iluntzen hasia zela zirudien. Albisteek kasuak gora zihoazela zioten eta honen aurrean neurri gehiago hartzen hasi beharrean zeudela zioten, ostalaritza itxi behar ote zen, autonomia erkidegoetako mugak itxi behar ote ziren, konfinamendu berri bat behar ote zen galdetzen zuten.
Azaroa iritsi eta aiba! Mugak itxita, aiba! semaforo gorria duten herrietan tabernak 21:00tan itxi beharra, aiba! ez azkenean ez, danok 23:00tan. Erotzekoa.
Eta azkenik azken bi aste hauetakoa, odola irakiten jarri gaituena.
2020ko Azaroaren 4a, asteazkena
Estimado cliente:
Con fecha de hoy el cobro de la cuota de autónomos ha sido un poco más alta que la que le han cobrado hasta la fecha.
La razón es que la cotización por contigencias profesionales y por el cese de la actividad se ha incrementado un 0,3% sobre la base de cotización.
Puesto que el incremento tiene caracter retroactivo, la diferencia en la cuota de autónomos de Enero a Setiembre la cobrarán en unas semanas.
Además de eso, si Ud en marzo solicitó el cese de la actividad y no pagó la cuota de autónomos mensual correspondiente, este mes de octubre la TGSSocial va a cobrar la parte de
la cuota de autónomos de los días de marzo que no estuvo en cese de la actividad ( la mayoría obtuvo el cese a partir del 14 de marzo).
Si tiene alguna duda, envien un email y le responderemos lo antes posible.
Saludos
Badaezpada irpf-a ere kobratu digute, beste hainbat zergekin batera, asko kostatzen baitzaie dirua biltzea. Ostegun gauean, gobernuak telebistan hitz egin behar zuenean, denon tamalerako, ostiralean ateak itxiko dira esan ziguten.
Dilema earra. Berriro ere ertean sartu, laguntza exkaxa jaso eta hilabetea negatiboan bukatzea? negozioarekin aurrera egiteko, berriro ere, irabaztea hainbeste kosta eta bukatzen ari zaizkigun aurrezkiekin ordaindu beharko ditugu zergak, alkilerrak, eta abar, lan eginten uzten ez digutenean? Nola esango diot nik nire tabernatxoarengatik dana eman duten lankideei lanik eskaini ezin dietela? Egunero tripak janaria eskatzen digu pertsona orori.
Edota take away eta delivery zerbitzuaz baliatu eta aurrera egiten saiatuko gara?
Astelehena, pedidoak iritsi dira eta eguerdirako mezua. Ezin da eramateko kaferik zerbitzatu, agur lehen ilusioari. Bigarrenari deritzola, janaria etxera eramateko zerbitzua baimentzen da. Eta alkohola? Supermerkatu, denda,… nahiduenak saltzeko aukera du ostalariek izan ezik?Zer da hau? Tonto aurpegia al daukagu?
Dirulaguntzak emango dituztela berriro ere, eta iristen ez badira?
4 hilabetez negozioak martxan jarraitu beharko duela diote diru laguntza jaso ezkero, baina 4 hilabete horietan ateak irikitzeko aukera izango al dugu? Lana “normal” eta era konstante batean egiteko aukera izango al dugu?
Aski da, ez gara kriminalak, lan egin nahi dugu, eta gure negozioen ateak ixteak eragin latzak dakartza bizkarrean, politikarien bizkarrean. Zer gertatuko da herrietako komertzio txikiekin, herria, behin tabernak itxita, hutsik geratzean? Zer gertatuko da ostalarien hornitzaile diren empresetan? Zer gertatuko da harakinak jatetxeei haragirik saltzen ez dienean? Zer gertatuko da jendearekin gosea pandemi bihurtzean? Zer gertatuko da….
8 hilabete eta erantzunen zain oraindik.
Ostalarion ateak itxi behar baldin badira denon segurtasuna bermatzeko, itxi. Baina itxi ezkero ez eskatu ez zergarik ez ezerrik, eta Europako beste herrialdeetan bezalaxe dirulaguntza duinak eskaini itxiera honek kaltetzen gaituen pertsona orori, zuek ari baitzarete gure ateak ixten!
Amaitzeko, urte honetan bizitako guztiagatik eta bizitzeko geratzen zaizkigunagatik, bai urte honetan eta ondorengoan(etan)?, ostalariei, komertzio txikietako dendariei, taxista, autonomo, bezero lagun… eta estatu kapitalista eta berekoi honek hartutako erabakiek kaltetutako guztiei, igande honetan eta datorren asteazkenean Ordiziko plazan antolatutako kazeroladan parte hartzera dei egiten dizuegu, bada garaia eta gure haserrea, inpotentzia, tristura eta dena delakoa adierazteko,