Saskibaloi asteburu betea Antzizar Kiroldegian
Gipuzkoako Partaidetzako Infantil eta Kadete neskeen txapelketak jokatuko dira larunbatean eta igandean. Senior mutilek denboraldiko azken partida jokatuko dute eta senior neskek azken aurrekoa.
Asteburu honetan Gipuzkoako Partaidetzako Infantil eta Kadete neskeen txapelketak jokatuko dira Beasainen. Izan ere, BKL Loinatz infantilak eta BKL Esparru kadeteak, azkeneko hauek Errendimendurako igoera lortuz, lehenengo gelditu dira beraien multzoetan. Aukera aparta edukiko dute beraien etxean bertan txapeldun izateko eta egin duten denboraldi bikainari bukaera ezinhobea emateko.
Semifinalak larunbatean jokatuko dira, eta finalak igandean.
Senior mailakoak
Bestalde, Nazionaleko Senior Mutilak denboraldiko azken partidua jokatuko dute, Antzizarren. Denboraldiari amaiera polita emateko, beraien zaleei garaipen bat oparitzen saiatuko dira.
Azkenik, Nazionaleko Senior Neskak denboraldiko azkenaurreko partidua jolastuko dute, azkena Antzizarren. Mutilek bezala, garaipen bat lortzen saiatuko dira, sentsazio onekin bukatzeko.