Gu
Ez dakit noiz hasi zen denbora hain agudo korrika. Batzuetan pentsatzen dut arrazoirik gabe barrez hasi ginen hartan hasi zela, guztia eusten zuen begirada hartan. Dena kabitzen zen gela txiki hartan: ohea, bi katilu eta egin ez genuen promesa hartan; ez genuen esan dagoeneko gertatzen ari zelako. Ordutik denbora asko pasa da, eta oraindik sinestezina Continue Reading
Ez dakit noiz hasi zen denbora hain agudo korrika. Batzuetan pentsatzen dut arrazoirik gabe barrez hasi ginen hartan hasi zela, guztia eusten zuen begirada hartan. Dena kabitzen zen gela txiki hartan: ohea, bi katilu eta egin ez genuen promesa hartan; ez genuen esan dagoeneko gertatzen ari zelako. Ordutik denbora asko pasa da, eta oraindik sinestezina egiten zait nola zure keinu txiki batek mundua gera arazi dezaken.
Guztia ez zen erraza izan. Izan ziren egunak maitasuna hizkuntza ulertezina bihurtu zitzaiguna, isilune eta nahi baino pisu gehiago zuten hitzez betea. Baina beti izan zen zerbait, agian esku bat gauerdian “hemen nago” adieraziz, elkarren ondoan zergatik ginen oroitarazten ziguna. Maitatzea horixe delako azken finean: bertan egotea, bertan geratzea. Haizeak bat batean norabidez aldatzen duenean ere.
Aldatu gara, noski. Zimurrak, arrakalak agertuz joan dira gure bizitzaren ertzean. Dagoeneko ez gara mundua konkistatu nahi zuten haiek agian, baina gurea eraiki dugu: goizeko gosariaz, umore zipriztinez, partekatutako nekeaz eta bakeaz eta gure seme-alabez. Zoriontasuna ez baizen une bat izan, zoriontasun txiki askoen batura baizik: elkar zaintzeko modua, nola entzuten nauzun ondo ulertzen ez banauzu ere, nola oraindik barre egiten dugun bizitza serio jartzen denean.
Zurekin ikasi dut maitasuna ez dela tximista bat, txingarra baizik. Zaindu beharrekoa, itzali ez dadin putz egin behar zaiona. Gure urte hauek guztiak gar horri eusteko, baina hor dirau: gurea, bizia.
Eskerrak eman nahiko nizkizuke, zure pazientziagatik, nigan izan duzun fedeagatik, nire buruan sinesten ez nuenean ere ni ez askatzeagatik. Nirekin batera leku berdinera begiratzeagatik bizitzak dar-dar egiten zuenean ere. Elkarrekin haztea galtzea esan nahi ez duela erakusteagatik, elkarren eskutik eraldatzea baizik.
Atzera begiratzean ez ditut oroitzapenak bakarrik ikusten, zeharkaldi bat ikusten dut. Egun onak eta besteak, bidaiak, galerak, barreak, aldaketak. Eta batez ere zu ikusten zaitut, hasieran bezala, baina gertuago.
Ikasi dut benetako maitasunak ez dituela su artifizialak, sustraiak ditu. Eta gureak, sakonak eta setatsuak, elkarrekin igarotzen dugun egun bakoitzaren azpian lurrari heltzen dira.
Elkarrekin bidea egin dezagun. Etxe izan gaitezen gure seme-alabentzat. Gu izan gaitezen.













