Arkakako putzuko bira jendetsu eta eguzkitsua
Mendizale ttiki ugari batu da apirilaren 28ko ibilaldira
90 lagun elkartu dira igandeko mendi-irteeran. Olaldeko bidezidorretik gora eta Amondarain baserritik behera aurkitu dugu aurreko egunetako euriak sortutako lokatzik handiena, haurrentzako jolas bat gehiago bihurtu dena.
Egunpasa honetan zaldibitar ttiki askok hartu du parte. Ibilbidean geldiuneak ezarriz, denontzako eroso bihurtu da 10 kilometroko zirkular polita. Arkakako putzuan, bazkaldu ezezik, hankak ere freskatu dituzte batzuk.
Gailurrerantz Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie mendi-irteera honetan parte hartu duten guztiei. Ezin izan dutenek, berriz, aurki izango dute aukera hurrengo txangoan.