Training Camp Zegama-Aizkorri 2019
Zegama-Aizkorri ezagutu eta Salomon eta Suuntoko material berriena probatzeko aukera ezinhobe bat eskaintzen dizugu aurtengoan! Maiatzaren 3tik 5era zatoz Zegama Aizkorri Training Camp-era! Gainera Oihana Kortazar eta Aritz Egea izango dituzue bidelagun! Zegama-Aizkorri mendi lasterketa mitikoa ezagutu nahi duzu? Aritz Egea eta Oihana Kortazarrekin batera trail running esperientziak ikasi eta elkar banatu nahi? Nahi duzu […]
Zegama-Aizkorri ezagutu eta Salomon eta Suuntoko material berriena probatzeko aukera ezinhobe bat eskaintzen dizugu aurtengoan! Maiatzaren 3tik 5era zatoz Zegama Aizkorri Training Camp-era! Gainera Oihana Kortazar eta Aritz Egea izango dituzue bidelagun!
Zegama-Aizkorri mendi lasterketa mitikoa ezagutu nahi duzu? Aritz Egea eta Oihana Kortazarrekin batera trail running esperientziak ikasi eta elkar banatu nahi? Nahi duzu Salomon eta Suunto material berriena probatu? Goierri aldeko gastronomia zein kultura ezagutu nahi duzu?
Aritz Egea eta Oihana Kortazar zuekin batera egongo dira 2019ko Zegama Training Camp maiatzaren 3-5 asteburuan zehar.
Training Camp maiatzaren 3an ostiralean hasiko eta maiatzaren 5ean igandean bukatuko da %100 Salomon #TimetoPlay espirituarekin.
Aukera ezin hobea izango da lasterketa honen gogortasuna eta edertasuna ezagutzeko eta baita zure mendiarekiko pasioa elkarbanatzeko ere.
Arrieta Haundi Landa Etxean (Zegama) lo egingo dugu elkarbanatutako logeletan eta mantenu osoan.
Izen-emate kopurua: 23
Izen-emateen hasiera: 2019ko martxoak 4
Izen-emateen bukaera: 2019ko martxoak 29