
Axun Gerekak irabazi du Ahozko Narrazio lehiaketa
Ordiziako Ahozkotasunaren Galaren barruan jokatu da. Bigarren saria Enara Arregirentzat izan da eta hirugarrena, Asier Zubiarentzat.

ALBISTEA. Goierrik Korrika agurtu du
Deskargatik Ikaztegietara arteko 50 kilometroko ibilbidea osatu dute milaka goierritarrek bost orduan, eskuz eskuz, lekukoa eramanez.

BIDEOA. GOIERRIKO HITZA, Korrikarekin eta euskararekin bat
Maren Juarez eta Rosario Baztarrika harpideek eraman dute Goierriko Hitzaren lekukoa Beasainen.

Duna Urteaga, Gipuzkoako Eskolarteko finalean
Beasaingo bertsolariak Legazpiko saioa irabazita lortu du apirilaren 24an Azpeitin jokatuko den finaleko txartela.

Iritsi da 24. Korrika Goierrira
Deskargatik barrena sartu da Korrika Urretxura, 2.841. kilometroan. Eskualdean 50 kilometro inguru egingo ditu.

Apirilaren 8an ospatuko da Artzain Eguna Ordizian
Idiazabal gazta berria, Hondarribiko Alameda jatetxeko Gorka Txapartegik ebakiko du. Ordiziako Azokaren urteko lehen azoka berezia izango da.

BIDEOA. Kilometroak, Korrika
Lazkaoko Ikastolako ikasleek eta irakasleek Arabako Lautadan, Dallon, hartu dute gaur 09:24ean Korrikaren lekukoa, Kilometroen izenean.

Mugi txartela Ataungo udaletxean izapidetu eta kargatzeko aukera, martxoaren 18tik aurrera
Martin Aramanendi Ataungo alkatearen esanetan, «lankidetzan ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Garraio Agintaritzarekin, eta Mugi txartela herrian bertan eskatu eta kargatu ahal izatea urrats garrantzitsua da bide horretan».

Greba orokorreko lehen orduetan, piketeak
Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak beren gutxieneko soldata propioa izatea, eta 1.500 eurokoa izatea eskatuz, greba orokorra egiten ari dira gaur. Goizean goizetik, piketeak izan dira lantegi inguruetan.

Lexuri Vazquezek irabazi du Lazkaoko jaietako kartel lehiaketa
2026ko San Prudentzio Jaiak apirilaren 23tik maiatzaren 1era ospatuko dira Lazkaon, eta Lazkaomendikoak maiatzaren 2an eta 8tik 10era.

Idiazabalgo Ehiza txikiko txapelketa jokatu da
Unai Urteaga seniorretan, Pedro Iparragirre beteranoetan eta Mikel Aranburu Otsoa elkarteko bazkideen artean izan dira irabazleak.

Ordiziako eta Urruñako ikastolen arteko topaketa
Ordiziako Jakintza Ikastolako 80 bat guraso eta ikaslek, Urruñako (Lapurdi) ikastolako kideekin egun pasa egin dute, bi ikastolen arteko harremanak sendotzeko eta elkartasuna adierazteko helburuarekin.

Aizkorri Mendizale Elkartekoak, eskiatzen Panticosan
Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatuta, astebukaeran eskiatzen izan dira Panticosan (Aragoi, Espaina) adin desberdinetako 67 pertsona.

Korrika Txikia egin dute Gaintzan
Martxoaren 8ko afaria eta Korrika Txikia egin dituzte gaintzarrek asteburuan.

Zaldibiatik Gipuzkoako finalera hiru bikote
Hodei Irastorza 'Berdi' eta Mikel Atxaga 'Auzo, Asier Luque eta Unai Zeberio, eta Iñigo Mendizabal eta Jon Mendizabal muslariak Antzuolako finalean izango dira martxoaren 7an.

Nerabe eta gazteen buru osasunaren inguruko saioa Ordizian
Bihar, Ordiziako Barrena kultur etxean izango da, 17:30ean.

Joxe Azurmendiren ‘Espainolak eta euskaldunak’
Euskarazko Irakurle taldea ostiralean, 18:00etan elkartuko da liburutegian, filosofo zegamarraren lanaz solasaldia egiteko.

Jakintza Ikastolak 5.100 euro lortu ditu elkartasun egitasmoetan
Elkartasun astean eta abenduko Merkatu Txikian 4.100 euro, eta DBH01eko kamiseten salmentatik 1.000 euro lortu dituzte. Seaskara eta Palestinara bideratuko dute dirua.

Legorretako jaiak antolatzeko bilera, asteazkenean
Maiatzaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dira. Jai batzordea asteazkenean elkartuko da, 18:00etan, udaletxean.

Ordiziako Bizkaia pasealekua itxita bi egunetan
Asteazkenean eta ostegunean Ordiziako Bizkaia pasealekua itxita egongo da ibilgailuentzat, bidegorriaren obrak direla eta.













