
M17. Greba Orokorra. Urretxu-Zumarragako manifestazioa
Areizaga-Kalebarren plazatik abiatu da Urretxu-Zumarragako manifestazioa.

Bi goierritar Euskadiko Mendi Txapelketako podiumean
Aitor Zunzunegi legorretarra bigarren sailkatu eta Beñat Ibañez zumarragarra hirugarren.

Unai Etxeberria aizkolari ezkiotarrak bere lehen apustua jokatuko du hilaren 21ean Zumarragan
Gaur egin dute apustuaren aurkezpena lau aizkolariek Beloki pilotalekuan.

Xabier Zalduak apustua irabazi du
Ibai Soroa Arribeko aizkolariari nagusitu zaio minutu eskas bateko aldearekin.

Goierri kirol elkarteak txirrindularitza taldeak aurkeztu ditu
Goierrik emakumezkoen talde bat eta gizonezkoen bost izango ditu aurtengo denboraldian.

36 etxebizitza gehiago Zumarragan
Eitzaga Berriko etxebizitza sozialetako giltzak apirilaren 25ean emango dituzte. Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua Zumarragan izan da.

«Plataformek edozein trikimailu psikologiko erabiltzen dute gu pantailara itsasteko»
Azaldu du sare sozialek eta teknologiek modu askotan eragiten dutela gazteengan, besteak beste plataformak adikzioa eragiteko diseinatuta daudelako, mundua haien bidez ezagutzen dutelako nerabeek, eta gurasoen autoritate figura lausotu egin delako.

Jon Ander Aranburu eskiatzaile zumarragarra, bigarren Euskadiko txapelketan
Larra-Belaguan jokatu da Bandres-Karolo proba larunbatean.

Urretxu-Azkoitia errepidea leherketa bat egiteko itxiko dute, ostegunean 14:00ak aldera
Leherketa kontrolatu bat egingo dute ordu horretan.

Maria Cruickshanck eta Jon Plazaolaren bakarrizketa bikainak
Ikusleei barre ugari eginarazi diete bi umoregileek.

Jon Plazaolak eta Maria Cruickshank-ek bakarrizketa egingo dute Urretxun
Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan antolatutako saioa da.

Euskal Mendi Federazioak 2.000 euroko ekarpena egingo dio Xabier Ormazabal Bekari, materialean erabiltzeko
Mendizale urretxuarraren oroimenezko festa maiatzaren 23an izango da.

Motz tabernako Gaizka Oiartzabalen agur festa, apirilaren 18an
Toka txapelketa eta bazkaria egingo dituzte goiz-eguerdian, eta iluntzean kontzertuak. The Hot Dogs! eta Eh, Mertxe! taldeek joko dute.

Xabier Zalduaren eta Ibai Soroaren aizkora apusturako sarrerak salgai dira jada
Martxoaren 7an jokatuko dute Tolosako zezen plazan.

UZ Trail mendi lasterketa martxoaren 1ean izango da
Proba motza, ertaina eta luzea izango ditu. Izen-ematea zabalik dago.


















