Bertsolaria eta artzaina
Idiazabalgo Erdikoa baserrian jaio zen 1933ko urriaren 31n Florentino Goiburu, eta Urbiako zelaietan ogibidea eta afizioa uztartu zituen urte askoan: artzaintza eta bertsolaria. Halaxe zen Goiburu, bertsolaria eta artzaintza. Aurreko astean, ostegunean, hil zen. Goierriko Bertsolari Taldeko kidea izan zen urte askoan Goiburu, Patxi Iraolarekin, Eusebio Igartzabalekin, Iñaki Muruarekin, Mikel Mendizabalekin, Xabier Zeberiorekin eta Juan Inazio Begiristainekin batera. Bertsotan eta hizketan «dotore» aritzen zela diote bere kantukideek, eta «errima zail eta kontraste handiko bertsoak egiten» saiatzen zela beti. Halaxe jaso zuen 1997an Joxean Agirrek, Bertsozaleak Kultur Elkarteak Bertsolari aldizkarian, Goierriko bertsolari taldeari eskainitako alean. 1986an IZ disketxeak Goierriko Bertsolarien Diskoa argitaratu zuen, eta haren harira, Bertsolari aldizkariak eskualdeko zazpi bertsolari horiek elkartu zituen. Diskoa argitaratuta ibilbide luzea izan zuen taldeak, eta horren adibide dira Bertsolari Egunean Victoria Eugenia antzokian egiten zituzten ikuskizunak, oraindik ere bertsolari askok gogoan izango dituztenak. Bertsolari aldizkarian aipatzen denez, «bertsolaritzaren historian talde izena merezi duen koadrilarik izatekotan Goierriko hau da», Goiburu idiazabaldarra tarteko. Bertsozale Elkarteak ere jaso du bere webgunean Goibururen heriotza: bdb.bertsozale.com. Bertsolariari buruzko hainbat datu jaso ditu, eta haren bertsoak entzuteko eta irakurtzeko aukera eskaintzen du. Idiazabaldarrak parte hartutako txapelketetako eta sariketetako kronikak eta datuak ere bertan bildu dituzte, ugariak izan baitziren. Artzain gisa [...]
Idiazabalgo Erdikoa baserrian jaio zen 1933ko urriaren 31n Florentino Goiburu, eta Urbiako zelaietan ogibidea eta afizioa uztartu zituen urte askoan: artzaintza eta bertsolaria. Halaxe zen Goiburu, bertsolaria eta artzaintza. Aurreko astean, ostegunean, hil zen.
Goierriko Bertsolari Taldeko kidea izan zen urte askoan Goiburu, Patxi Iraolarekin, Eusebio Igartzabalekin, Iñaki Muruarekin, Mikel Mendizabalekin, Xabier Zeberiorekin eta Juan Inazio Begiristainekin batera. Bertsotan eta hizketan «dotore» aritzen zela diote bere kantukideek, eta «errima zail eta kontraste handiko bertsoak egiten» saiatzen zela beti. Halaxe jaso zuen 1997an Joxean Agirrek, Bertsozaleak Kultur Elkarteak Bertsolari aldizkarian, Goierriko bertsolari taldeari eskainitako alean.
1986an IZ disketxeak Goierriko Bertsolarien Diskoa argitaratu zuen, eta haren harira, Bertsolari aldizkariak eskualdeko zazpi bertsolari horiek elkartu zituen. Diskoa argitaratuta ibilbide luzea izan zuen taldeak, eta horren adibide dira Bertsolari Egunean Victoria Eugenia antzokian egiten zituzten ikuskizunak, oraindik ere bertsolari askok gogoan izango dituztenak.
Bertsolari aldizkarian aipatzen denez, «bertsolaritzaren historian talde izena merezi duen koadrilarik izatekotan Goierriko hau da», Goiburu idiazabaldarra tarteko.
Bertsozale Elkarteak ere jaso du bere webgunean Goibururen heriotza: bdb.bertsozale.com. Bertsolariari buruzko hainbat datu jaso ditu, eta haren bertsoak entzuteko eta irakurtzeko aukera eskaintzen du. Idiazabaldarrak parte hartutako txapelketetako eta sariketetako kronikak eta datuak ere bertan bildu dituzte, ugariak izan baitziren.
Artzain gisa Goiburuk egindako lana ere ez da makala izan, eta 2007an Idiazabal Izendapenaren omenaldia jaso zuen Idiazabalgo Gazta Egunean. Omenaldian bertsoz eskertu zuen Goiburuk hari egindako omenaldia –Goibururen bertsoak Goierriko Hitzaren webgunean daude jasota, bideoan–. Umorea eta esker ona uztartu zituen orduan ere Goiburuk herritarren aurrean egindako saioan.
Urbia, «herri txiki bat»
Halaxe definitu zuen 1997an Goiburuk Urbiua, «herri txiki bat» bezala. Maiatzaren hasieratik azarora arte bertan aritzen zen artzai Goiburu, eta aukera zuen guztietan bertsotan aritzen zen: «Zenbat broma eta umore izaten zen gure artean! Batzuetan musean eta hurrena bertsotan, batzuetan ziria sartzen eta hurrena enbidoka», halaxe jaso zuen Agirrek.
Ondo gogoan zituen Goiburuk beti Urbian bizitakoak. Izan ere, Agirreran arabera, «Florentino Goiburu ahozkotasunaren aroko bertsolaria da eta memoria izan da lan horretan erabili duen armarik baliotsuena». Kalean etorkizun hobea aurkituko zuelakoan, ordea, lantegian hasi zen lanean 28 urterekin.
Bertsotan «berandu samar» hasitakoa ere bazen, baina sariketa bat baino gehiago irabazi zuen, hainbat goierritar lagun zituela sarri.













