
Bizitza guztia artzaintzari eskaini bazion ere, azken urteetan egin da ezaguna Luis Katarain (Idiazabal, 1926),
Gazta zati bat dokumentalari esker. Pasa den larunbatean hil zen, 87 urte zituela. Filmean ere, 70 urtez bere lanbide izan zena erakusten zuen; ardiak zaindu eta gazta egitea, alegia. Nazioen Mundua ekimenak, bere esker ona agertu nahi izan dio Kataraini, sare sozialetan zabaldu duen irudi honekin.