http://youtu.be/C2xGrlYD08Q Eguraldi bikaina lagun, 990 lagunek parte hartu zuten atzo Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxan. Antolatzaileak “oso gustura” ageri dira. Eguraldia “alde” eduki zutela azpimarratu dute. “Mendian ibiltzeko giro bikaina izan genuen. Gainera, mendia oso polita dago urteko sasoi honetan”. Hala, antolatzaileek espero bezainbeste jendek parte hartu zuen eta guztiak gustura itzuli ziren etxera.
Hitzordua jarri zion Xabier Zaldua Gurrutxazpi aizkolari zumarragarrak Xabier Orbegozo Arria V. aizkolari errezildarrari. Aurreko larunbatean geratuta zeuden, baina errezildarra ez zen agertu, ezta haren ordezkaririk ere. Horrenbestez Zalduak Arria V.ari botatako desafioa bertan behera gelditu da. Zalduaren desafioaren ardatza korrika zen; Azpeitiko zezen plazari 160 bira ematea, hain zuzen.
Arratsaldeko zazpiak inguru dira, eta 18. Iñaki Beitiaren Mendi Martxaren egunerako aste eta erdi geratzen da. Antolatzaileak tantak bezala iristen dira bilerara, poliki; halere, batek ere ez du hutsik egiten. Diren gehienak bildu dira Goierri elkartearen egoitzara. Bilera hasi aurretik atzera doaz denboran, Iñaki Beitia laguna galdu zuten 1996eko uztailera arte. Orduan sentitu zuten minaren errautsetatik sortu zuten haren omenezko mendi martxa; aurtengoa etzi izango da.