Legazpiko Udala erreka garbitzen ari da Laubiden
Legazpiko Udalak denbora zeraman Laubideko urertzak txukundu nahian eta, hainbat kudeaketa egin ondoren, lan horri ekin dio. UR agentzia erreka eta ibaitik bost metrora arteko espazioa garbitzen ari da (hori dagokio legez) eta Udala gainontzekoa. Aste honetan bertan amaituko dute. Udalak 7.100 euroko aurrekontua du lan honetarako.
Errekaren ezkerraldeak (aparkalekua) jabe pribatua du eta eskuinaldearen (Eroski) zati handi bat Udalak erosi du. Izan ere, errekaren alde horretan, garbiketa lana egiteaz gain, bidegurutzea egokituko du.