ESKU-PILOTA

Aratz Elortza ordiziarrak GRABNI lehiaketako txapela lortu du

Gipuzkoako 22 urtez azpiko taldean jokatu du ordiziarrak. Nafarroaren aurka irabazi du finala 40-35 Iñaki Lopez de Munain andoaindarrarekin.

Oier Alkorta hautatzailea, Aratz Elortza ordiziarra eta Iñaki Lopez de Munain andoaindarra.Oiangu Pilota Elkartea

Oiangu Pilota Elkarteko Aratz Elortza ordiziarrak txapela jantzi du GRABNI lehiaketan. Gipuzkoako 22 urtez azpiko taldean jokatu du ordiziarrak, eta finalean Nafarroaren aurka jokatu dute. Elortza atzelari lanetan aritu da, eta Iñaki Lopez de Munain andoaindarra aurrelari. Partida lehiatua eta estua joan da, nafarrak tanto gutxi batzuk aurretik zirelarik partidaren erdira arte. Baina Iker Aramendia nafarra lesionatu egin da eta horrek berdintasunean desoreka eragin du.

 40 eta 35 nagusitu dira azkenean gipuzkoarrak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa