Abenduaren 11n jokatuko da Azpeitian, 200 kiloko harriarekin eta sei minutuko hiru tandatara
Xabier Aranburu ‘Guzta’ eta Iban Ugartemendia, atzo, elkarri bostekoa ematen. Ataria.info
Xabier Aranburu Guzta harri-jasotzaile idiazabaldarraren desafioa onartu du Iban Ugartemendia hernialdearrak. Atzo iluntzean elkartu ziren bi harri-jasotzaileak Azpeitiko Mendizabal jatetxean apustuaren baldintzei buruz hitz egiteko, eta ados jarri ziren.
Tolosaldeko Atariak jakinarazi duenez, desafioa abenduaren 11n jokatuko da, Azpeitian. Guztak 200 kiloko harriaren (16 arroa) bost minutu hiru tandatara jokatzea proposatu zuen, baina sei minutu tandetan aurkitu zuten adostasuna.
Ekainaren hasieran bota zion desafioa Guztak Ugartemendiari.