La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxategi, Ordizian.
Artzai Gazta elkarteko hiru gaztandegi saritu dituzte Britainia Handian egiten den Great Taste nazioarteko lehiaketan. Guztira 10.000 produktu inguru aurkeztu dituzte lehiaketa horretara. Euskal gaztagile bat, Mausitxa, munduko 50 elikagai onenen artean aukeratu dute, gainera. Beste bi gaztandegik, La Lezek eta Etxetxipiak, bi izarreko dominak lortu dituzte lehiaketa horretan.
La Leze gaztandegia Ilarduian (Araba) dago, baina bere jabeak, bi goierritar dira: Eli Gorrotxategi beasaindarra eta Joxe Mari Jauregi lazkaotarra. La Lezekoek aurkeztutako bi gazta saritu dituzte Great Taste lehiaketan, bat ketua eta bestea txuria, ketu gabea; biek ere, bina izarreko domina lortu dute.