Ordiziako kirol taldeen babesa saskibaloi taldeari
Ordizia Kirol Elkarteko saskibaloi taldeak EBA ligara igotzeko play offa jokatuko du, maiatzaren 13 eta 14ko asteburuan. Partidak Majori kiroldegian izango dira, eta herritarren laguntza eta bultzada behar dituzte. Ordiziako gainerako kirolari eta kirol taldeek ere, beraien babesa erakutsi diote saskibaloi taldeko mutilei.













