Stian Angermundek Zegama-Aizkorriko errekorra hautsi du
Ostiralean kilometro bertikala irabazi zuen Stian Angermund norvegiarrak irabazi du mendi maratoi ere. Jornetek 2014an egindako errekorra hautsi du, gainera. Bigarren Marco di Gasperi italiarra izan da. Berak ere orain arteko errekorra hautsi du. Hirugarren Marc Lauenstein suitzarra izan da eta laugarren Aritz Egea urretxuarra. Egeak euskaldunen errekorra hautsi du. Angermund munduko txapelduna da mendi maratoian eta kilometro bertikalean.