MariMurumendi maratoia iruditan
Bartosz Gorkczyca poloniarrak eta Ester Casajuana kataluniarrak irabazi dute 2017ko MariMurumendi maratoia. Aurten 265 lagun zeuden izena emanda, eta 212 bildu ziren atzo, irteeran. Bukatu berriz, 233k egin dute, 198 gizonezkok eta 35 emakumezkok. Oihana Arratibel (2. postuan) eta Juan Karlos Valdivielso beasaindarra (4.) izan dira aurreneko goierritarrak.