Goizean herritarren arteko txirrindulari probak jokatuko dituzte, eta eguerdian mozorroturik atera dira kalera.
Mozorro originalak ikusteko aukera izan da Zegaman. / Maialen Igartua
Hasi dituzte San Bartolome jaiak Zegaman. Beleak ez du udaletxeraino jaitsi nahi izan, eta bide erdian geratu da trabatuta. Herritarrek, hala ere, ez dute umorerik galdu eta festari ekin diote Joseba Izagirre alkateak txupina bota bezain laister.
Mozorroturik atera dira kalera gaur zegamarrak. Denetariko mozorroak ikus zitezkeen: Zegama okindegiko okinak, sorginak, batukada, animaliak, mexikarrak… eta tartean “Este año nos ha pillado el toro” kartela zuen karroza bat ere bai: kuadrillan mozorrorik prestatzeko astirik hartu ez, eta bakoitzak etxean zuen jantziarekin atera dira kalera.
Iluntzean banatuko dituzte mozorro onenentzat sariak. Bi sari izango dira, bata 18 urtetik beherakoentzat eta bestea 18 urtetik gorakoentzat. Bitartean, herritarren bola eta futbito txapelketak izango dituzte. Ikusi hemen
egitarau osoa.
Goizean goiz, Apeaderora igoera egin dute txirrinduz, Jabier Berasategiren oroimenez. Hauxe izan da sailkapena:
14 urtetik gorakoak (30 parte hartzaile, denak mutilak)
- Aritz Perez
- Ander Perez
- Asier Izuzkiza
Beteranoa: Pedro Luiz Arizkorreta
Tarteko helmuga: Aritz Irastorza
Tarteko helmuga, beteranoak: Pedro Luis Arizkorreta
12-13 urteko neskak (Parte hartzaile bakarra)
- Saioa Berasategi
12-13 urteko mutilak (Bi parte hartzaile)
- Migel Angel Ramirez
- Haitz Goia
10-11 urteko mutilak (11 pare hartzaile)
- Ander Otegi
- Iker Begiristain
- Adur Arrizabalaga
7-9 urteko mutilak (16 parte hartzaile)
- Enetz Goiburu
- Mikel Otegi
- Abiot de Prado
7-9 urteko neskak (6 parte hartzaile)
- Ane Moran
- Hidaya Jahjah
- Ihintza Goia
6 urtetik beherako neskak (8 parte hartzaile)
- Maia Perez
- Ihintza Etxeberria
- Ihintza Lekuona
6 urtetik beherako mutilak (21 parte hartzaile)
- Eneko Otegi
- Adei Martinez
- Mohamed Jahjah