Gazta erdiagatik 8.200 euro ordaindu ditu Olaberriako Carrefour dendak.
Gazta lehiaketaren irabazleak eta Carrefourreko ordezkaria.
Aiako (Gipuzkoa) Jose Luis Odriozolaren gaztak jaso du Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azokako gazta lehiaketako sari nagusia. Bigarren postua, Elgoibargo Musitxak lortu du, hirugarrena Zeanuriko (Bizkaia) Ipiñaburuk, laugarrena Arabako Hermanos Audikanak eta bostgarrena, eta lehenengo goierritarra, Legazpiko Arantxa Segurolak.
Irabazlearen gazta erdiaren enkantean, Olaberriako Carrefour dendak 8.200 euro ordaindu ditu, iaz baino 200 euro gehiago.