Mutiloako plazan sei etxebizitzaren egitura eginda baina bukatu gabe dago aspaldian, eta Mutiloako Udalak irtenbidea eman nahi dio orubeari. Etxebizitza bila dabiltzanek eta interesa dutenek hilaren 11ra arteko epea dute izena emateko. Izan ere, «Eusk...
Mutiloako plazan sei etxebizitzaren egitura eginda baina bukatu gabe dago aspaldian, eta Mutiloako Udalak irtenbidea eman nahi dio orubeari. Etxebizitza bila dabiltzanek eta interesa dutenek hilaren 11ra arteko epea dute izena emateko. Izan ere, «Eusko Jaurlaritzako diru laguntza deialdi batera aurkeztuko da proiektua eta diruz laguntzen badute, erosleek laguntzak jasotzeko izango baitute».
Mutiloan erroldatutakoek izango dute lehentasuna etxebizitza aukeratzeko garaian. Bi eta hiru logelako etxebizitzak daude aukeran, garajearekin; 66 eta 94 metro koadro artekoak, 120.000 eta 135.000 euro bitartean.
Informazioa udaletxean
Etxebizitzei buruzko informazioa nahi duenak, Mutiloako Udalarekin harremanetan jartzeko hiru bide ditu: udal bulegora joanda 08:00etatik 15:00etara bitartean, 943 80 04 50 telefono zenbakira deituta edo
udala@mutiloa.eus posta elektronikora idatzita.