Atzegik 'Gure txanda da' kanpaina aurkeztu du
Elkarlanean aritzeko boluntarioen bila dabiltzan erakundeekin harremanetan jarri nahi du Atzegik.
Izan ere, boluntariotza inklusiorako bidea dela uste dute, «pertsona horiek duten desgaitasuna edozein delarik ere, gure gizarteari ekarpen baliotsua egin diezaiketelako». Duela urte batzuetatik hainbat erakunderekin elkarlanean ari da Atzegi, besteak beste, Elikagaien Bankuarekin, Lilatoiarekin, Ehunmilekin edo hainbat San Silvestre lasterketekin. Igandean Urretxun izan ziren Kilometroak festan.
Honela, elkarlanean aritzeko boluntarioen bila dabilen erakundeekin harremanetan jarri nahi du Atzegik: «Kolaborazio horiek eskertzeaz eta sendotzeaz gain, boluntario izateko esparruak zabaldu nahi ditugu eta beste zeregin egonkorragoak bilatu». Izan ere, Atzegiren esanetan, «orain arte izan ditugun esperientziak oso positiboak izan dira bi aldeentzat. Atzegin prest gaude erakundeen beharrak aztertzeko, jarraipena egiteko eta sor daitezkeen boluntario lanetan laguntzeko».
Goierriko datuak Goierriri dagokionez, adimen desgaitasuna duten 119 lagun eta 106 familia daude Atzegin. Horietaz gain, 92 kolaboratzaile eta 610 atzegizale daude.













