Futbola eta garagardoa uztartuta egin dute festa Carling Football Fest jaialdian
Futbola eta harrobiaren lana herriari ezagutarazi eta gerturatzeko asmoz, futbola eta garagardoa uztartuta Carling Football Fest jaialdia egin dute asteburuan Beasainen. Herritar eta kanpotar askok parte hartu dute festan, eta Beasain Kirol Elkarteko kideek jaialdiaren inguruko balorazio oso positiboa egin dute. Luis Garmendiak adierazi duenez, «balorazio ekonomikoa egiteko dago oraindik, baina egun hauetan bizitakoa ikaragarria izan da». Haurrei zuzendutako 3×3 futbol txapelketak izan duen arrakasta azpimarratu nahi izan du Beasain K.E-ko kideak: «300 haurrek parte hartu dute, eta egunero, beste horrenbeste ikusle ere gerturatu dira plazara». Herrikoez gain, eskualdeko eta kanpoko haurrek parte hartu dute lehiaketan. «Helburua futbola herritarrengana gerturatzea zen, eta txapelketarekin helburua bete dela uste dugu», zehaztu du Garmendiak. Ostegunean harrobiaren etorkizunaren inguruan egindako hitzaldira ere jende asko gerturatu zela gaineratu du: «Beasain taldea egiten ari den lanaren ardatza da harrobia, eta jendeari interesatzen zaion gaia da». Jan edanak ere harrera beroa Loinaz plazan prestatuko pintxoak eta txuletak dastatzen ere jende asko izan da.Egunero bete da sukaldari ezagunek egindako txutelak jateko aukera eskaintzen zuen jantokia, eta taberna modura egokitutako gunean ere asko izan dira pintxoak eta brotxetak jan dituztenak. Elkarteko webgune berria ere aurkeztu zuten ostiralean, eta bertan aurkitu daitezkeen edukiak zein diren azaldu. Beasain taldearen historia, gaur [...]
Futbola eta harrobiaren lana herriari ezagutarazi eta gerturatzeko asmoz, futbola eta garagardoa uztartuta Carling Football Fest jaialdia egin dute asteburuan Beasainen. Herritar eta kanpotar askok parte hartu dute festan, eta Beasain Kirol Elkarteko kideek jaialdiaren inguruko balorazio oso positiboa egin dute. Luis Garmendiak adierazi duenez, «balorazio ekonomikoa egiteko dago oraindik, baina egun hauetan bizitakoa ikaragarria izan da».
Haurrei zuzendutako 3×3 futbol txapelketak izan duen arrakasta azpimarratu nahi izan du Beasain K.E-ko kideak: «300 haurrek parte hartu dute, eta egunero, beste horrenbeste ikusle ere gerturatu dira plazara». Herrikoez gain, eskualdeko eta kanpoko haurrek parte hartu dute lehiaketan. «Helburua futbola herritarrengana gerturatzea zen, eta txapelketarekin helburua bete dela uste dugu», zehaztu du Garmendiak.
Ostegunean harrobiaren etorkizunaren inguruan egindako hitzaldira ere jende asko gerturatu zela gaineratu du: «Beasain taldea egiten ari den lanaren ardatza da harrobia, eta jendeari interesatzen zaion gaia da».
Jan edanak ere harrera beroa
Loinaz plazan prestatuko pintxoak eta txuletak dastatzen ere jende asko izan da.Egunero bete da sukaldari ezagunek egindako txutelak jateko aukera eskaintzen zuen jantokia, eta taberna modura egokitutako gunean ere asko izan dira pintxoak eta brotxetak jan dituztenak.
Elkarteko webgune berria ere aurkeztu zuten ostiralean, eta bertan aurkitu daitezkeen edukiak zein diren azaldu. Beasain taldearen historia, gaur egun taldea osatzen duten maila ezberdinetako taldeen argazkiak, zozketen saridunak, hurrengo partidak eta emaitzak… kontsultatu ahako dira aurrerantzean webgunean. Beasain taldea osatzen duten maila ezberdinetako taldeen aurkezpena ere egin zuten herritarren aurrean. Guztira hamaikaf¡ futbol talde daude Beasain K.E-ren barruan.
Zallaren aurka garaipena
Beasaingo lehen taldeak Zallaren aurka Loinatz zelaian lortutako garaipenak, festa giroa handitu du asteburuan. Lehen zatian huts eta bat galtzen hasi ziren etxekoak, baina, azkenean, hiru eta bat irabaztea lortu zuten. Hemendik aurrera, taldearen inguruko informazio guztia, www.beasainke.com helbidean kontsultatu ahalko da.