Asier Mendizabalek jaso du RNEren “Ojo crítico” arte saria
RNE irrati kateak ematen duen “Ojo crítico” saria jaso du Asier Mendizabal artista ordiziarrak, “bere gertuko errealitate politiko, sozial eta musikalaren elementuak eta egoerak lengoaia artistikora eramateko moduagatik”. Espai...
RNE irrati kateak ematen duen “Ojo crítico” saria jaso du Asier Mendizabal artista ordiziarrak, “bere gertuko errealitate politiko, sozial eta musikalaren elementuak eta egoerak lengoaia artistikora eramateko moduagatik”. Espainia mailan eta arte munduan sona duen saria da eta besteak beste, Reina Sofía museoko edota ARCO azokako ordezkariek parte hartu dute epaimahaian.
Asier Mendizabal duela 27 urte jaio zen Ordizian. Arte Eder ikasketak egin zituen EHUn eta Amsterdamen (Herbehereak) ere izan zen beka bati esker. Bere lanak Reina Sofía museoan, Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoan edota Manifestan izan ditu ikusgai.