Urgadieleko kideek Zumarragako Jasokundearen parrokiaren aurrean jarritako mahai informatiboa
Urretxun, Zumarragan eta Legazpin diabetearen inguruko informazioa emateko zazpi mahai jarri zituzten atzo Urgadieleko kideek. Diabetearen nazioarteko Egunean urtero jartzen dituzte mahaiak eta glukosa-probak egin ere. “Eguraldiak ez zuen lagun eta beharbada iaz baino proba gutxiago egin genituen. Datu zehatzak ez ditugu oraindik baina 560 bat proba egin genituelakoan gaude” dio Urola Garaiko diabetikoak biltzen dituen Urgadieleko kide Anjel Ricok, “dagoeneko gure mahaietan urtero proba egiten duen herritar asko dago”.