Joseba Tapia musikariak parte hartuko du azaroaren 17an ‘Bixi-Bixi’ irratsaioan
Bihar, azaroaren 17an, 12:15netatik aurrera, Joseba Tapiak parte hartuko du ‘Bixi-Bixi’ saioan, Segura irratiko mikrofonoetan. ‘Eta tira eta tunba’ bere azken diskoa ardatz hartuta egin duen ikerketa lanaz, kantuez… hit...
Bihar, azaroaren 17an, 12:15netatik aurrera, Joseba Tapiak parte hartuko du ‘Bixi-Bixi’ saioan, Segura irratiko mikrofonoetan. ‘Eta tira eta tunba’ bere azken diskoa ardatz hartuta egin duen ikerketa lanaz, kantuez… hitz egingo du.
Tapiaren jardunaren ondoren, ohiko atalek hartuko dute lekua. Goiztiri AEK Euskaltegikoek euskara txukun erabiltzeko aholkua emango dute. Goierriko Hitza egunkariko Alex Areizaga kazetariak bere gogoeta irratiratuko du. Herri desberdinetan euskara bultzatzeko egiten diren ekimenak izango dituzte hizpide eta Erlearen bisitan atalean euskarari buruzko jokabideen aipamena egingo dute. Astero bezala, Santos Beloki Segurako Hitz edo Irri euskaraz elkarri euskara taldeko kidea eta Aitor Calvillo EBPNren kudeatzailea ere estudioan izango dira, sail jakinak aurkezteko. Eta gaur, hilabetero egin ohi duen moduan, Zeles Goitia liburutegiko arduradunak hainbat gomendio emango ditu.
‘Bixi-Bixi’ irratsaioa asteazkenetan zuzenean izan ohi da. Ostegunetan arratsaldeko zazpietan eta igandetan goizeko zortzietan errepikatu ohi dute.