Aparkalekuen inguruko hausnarketa egiteko lehen bilera etzi izango da
Bi taldetan banatuta 120 herritarrek parte hartuko dute Beasaingo aparkalekuen inguruko hausnarketa prozesuan. Sexua, adina, bizitokia, eta Beasainen ibilgailua erroldatuta duten edo ez kontuan hartuta osatu dute Prospektiker enpresakoek hausnarketa pr...
Bi taldetan banatuta 120 herritarrek parte hartuko dute Beasaingo aparkalekuen inguruko hausnarketa prozesuan. Sexua, adina, bizitokia, eta Beasainen ibilgailua erroldatuta duten edo ez kontuan hartuta osatu dute Prospektiker enpresakoek hausnarketa prozesuan parte hartuko duten herritarren lagina. Herritarrez gain ordea, euren eguneroko jardueran zuzenean eragiten dieten eragileek ere parte hartuko dute prosezuan. Bigarren talde honek ostegunean 15:00etan egingo du lehen bilera, eta herritarren taldeak 19:00etan. Guztira lau bilera egingo dituzte, eta hausnarketa prozesuaren amaieran, adostutako neurriak udalari jakinaraziko dizkiete Prospektiker enpresakoek. Hausnarketa prozesuan parte hartu ezin dute herritarrek www.beasain.org helbidean izango dute euren iritzia eta ekarpenak uzteko aukera.