Azaroaren 18an emango diote ormaiztegiarrek hasiera San Andres jaiei
San Andres jaietako lehen asteburuko egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak Ormaiztegiko jubilatuak eta pentsiodunak izango dira, azaroaren 18rako punttu txapelketa antolatu baitute Jubilatuen Elkartean. Hitzordua 16:00etan izango da. Ostiralean, azaroaren 19an berriz, toka, bote eta igel lehiaketak egingo dituzte, ordu eta leku berean.
Ostiral gauean gazteen txanda izango da, Ormaiztegiko Gazte Asanbladaren laguntzarekin Udalak kontzertuak antolatu baititu txosnetako karpan. D-Pintxos, Skapando eta Potemkin taldeen musikaz gozatu ahalko dute beraz, gaueko hamaiketatik aurrera txosnetara gerturatzen direnek.
Asteburuan ere ez da aspertzeko aukerarik izango. Hona larunbaterako eta iganderako prestatutako egitaraua:
Larunbata:
- 12:00. Lagun taldeen bilkura.
- 14:00. Eleganteen bazkaria. Gero, herritarrentzako Mus txapelketa kiroldegian.
- 16:00. Mus Txapelketa Jubilatuen Elkartean.
- 16:30. Zumalakarregi museoak antolatutako Ginkana umeentzako.
- 23:00. Unsain taldearekin dantzaldia herriko plazan.
- 11:00. Artisau Erakusketa.
- 12:00. Emakume Proba.
- Meza ondoren. Aintziñe gozotegiaren eta Elosegi ardotegiaren eskutik jakiak eta edariak dastatzeko aukera izango da.
- 19:00. Pirritx eta Porrotxen ‘Ongi etorri Pupu eta Lore’ ikuskizun berria kiroldegian.