Emakume ijitoek egindako jardunaldiak, Zelai Arizti aretoan
Zelai Arizti aretoak emakume ijitoen jardunaldiak hartu ditu gaur. Zumarragako populazio osoaren %2a ijito etniakoa da eta hamabost bat urte dira emakume ijito talde bat biltzen dela Caritasen eta Udalaren arteko lankidetzari esker. Egun zortzi kideek osatzen dute taldea eta urtebete da Romi Bidean Gipuzkoa mailako taldean sartu zirela.
Hezkuntzan “guk izan ez duguna gure umeek izatea nahi dugu” eta
ijito eta zurien arteko “elkarbizitzan eta lankidetzan” jarri dituzte gakoak. Gizonezko ijitoek ere parte hartu dute “gure komunitatean borroka egin behar izan dugu emakume horiek gaur oholtzan egon daitezen” esan du gizonezko batek. Hezkuntzako profesionalak eta Caritaseko ordezkariak izan dira jardunaldietan, baita Udaleko ordezkariak ere.