“Iñor iritsi ez den lekura iristeagatik” omendu dute Argiñano
Karlos Argiñano sukaldari beasaindarra omendu dute gaur Donostiako Kursaal-en egiten ari diren Gastronomika 2010 kongresuan. “Iñor iritsi ez den lekura iristeagatik” omendu dute Argiñano Euskal Herriko sukaldaririk ezagunenek. Juan Mari ...
Karlos Argiñano sukaldari beasaindarra omendu dute gaur Donostiako Kursaal-en egiten ari diren Gastronomika 2010 kongresuan. “Iñor iritsi ez den lekura iristeagatik” omendu dute Argiñano Euskal Herriko sukaldaririk ezagunenek. Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Ramon Roteta, Andoni Luis Aduriz eta Martin Berasategik adierazi dutenez, Argiñano da “euskal sukaldaritza munduan zehar zabaldu duen sukaldaria eta komunikatzailea”.
Argiñanoren ohiko umoreari helduta egin dute omenaldia. Areto guztia zeharkatu ondoren oholtza gainera igo da beasaindarra, ikusleen oihu eta txalo artean. Omenaldia bere agurra iragartzekotan egin badute “jai” dutela esan die Argiñanok lankideei, “ez baituzue lortuko”.
Arzaken ustez, “ez dago inor munduan sukaldaritzaz berak adina erakutsi duenik, eta maila guztietan gainera”. Adurizek berriz, beasaindarraren “koherentzia, zinezkotasuna eta adimena” azpimarratu du.