Gaztainak erre artean… zizak!
Ikusmina sortu zuten atzoko ferian denboraldi honetako Udaberriko lehen zizek (500 gramo). Urte garai honetan beti izaten dira batzuk, gero urtarrila-otsaila bitartean gutxiago edo bat ere ez izatea ere normala da, bere berezko garaian udaberri aldera berriz ere hasteko. Baina lehenengoak, neurri oso politekoak, atzo Patxi Aierbek bilduak Mikel Lasaren postuan ziren. Urte sasoiaren marketan erreparatuta kontraesantzat jo daitezken elementuak uztartu ziren Lasaren postuan, izan ere udaberriko zizak eskaintzearekin batera danbolinean gaztainak erretzen ari ziren. Zein noizkoa? Udazken-negu-udaberriko nahasketa bitxia. Naturaren sorginkeriak. Udazkena hain hotza joan ez bada ere, udako produktuen denboraldia bukatutzat eman daiteke. Postu gutxi batzutan ikusten dira oraindik negutegiei esker irauten duten piper, leka, berenjena, kuiatxo… baina ia azkenekoak. Aldiz, hasi direnen artean, lehen kardoak aipatu behar ditugu 2 eta 3,5 an salgai buruko jarri zituen salgai Edurne Jauregi Baliarraingoak eta Legorretako Mujuriko Juan Madinak kakiak (3 euro kiloa) ekarri zituen. Artegietako lehen arkumeak Bestalde hasi dira artegietan arkumeak jaiotzen, «eta bixki asko» diotenez. Ordizian 4 buru, kiloko 4 euroko proportzioan saldu ziren atzo. Zuzenean artzainek etxetik saltzen ari direneko prezioari buruz, badirudi astean astekoa aldakorra izango dela, prezioan gora beherak izango direla. Aste honetan, esaterako, 225 buru 3,80 euro kiloa + BEZa salneurrian saldu direneko kontua [...]
Ikusmina sortu zuten atzoko ferian denboraldi honetako Udaberriko lehen zizek (500 gramo). Urte garai honetan beti izaten dira batzuk, gero urtarrila-otsaila bitartean gutxiago edo bat ere ez izatea ere normala da, bere berezko garaian udaberri aldera berriz ere hasteko. Baina lehenengoak, neurri oso politekoak, atzo Patxi Aierbek bilduak Mikel Lasaren postuan ziren. Urte sasoiaren marketan erreparatuta kontraesantzat jo daitezken elementuak uztartu ziren Lasaren postuan, izan ere udaberriko zizak eskaintzearekin batera danbolinean gaztainak erretzen ari ziren. Zein noizkoa? Udazken-negu-udaberriko nahasketa bitxia. Naturaren sorginkeriak.
Udazkena hain hotza joan ez bada ere, udako produktuen denboraldia bukatutzat eman daiteke. Postu gutxi batzutan ikusten dira oraindik negutegiei esker irauten duten piper, leka, berenjena, kuiatxo… baina ia azkenekoak. Aldiz, hasi direnen artean, lehen kardoak aipatu behar ditugu 2 eta 3,5 an salgai buruko jarri zituen salgai Edurne Jauregi Baliarraingoak eta Legorretako Mujuriko Juan Madinak kakiak (3 euro kiloa) ekarri zituen.
Artegietako lehen arkumeak
Bestalde hasi dira artegietan arkumeak jaiotzen, «eta bixki asko» diotenez. Ordizian 4 buru, kiloko 4 euroko proportzioan saldu ziren atzo. Zuzenean artzainek etxetik saltzen ari direneko prezioari buruz, badirudi astean astekoa aldakorra izango dela, prezioan gora beherak izango direla. Aste honetan, esaterako, 225 buru 3,80 euro kiloa + BEZa salneurrian saldu direneko kontua jakin dugu.