Gaur CAFen egin dituzten hauteskunde sindikaletan LAB sindikatuak lortu du boto gehien. Hala, Batzordea osatzen duten 25 ordezkaritatik 11 izango ditu LABek, ELAk 8, ESK-k 3, eta CCOOk beste 3. UGT sindikatuak ez du ordezkaririk izango. Gaurko ...
Ikusmina sortu zuten atzoko ferian denboraldi honetako Udaberriko lehen zizek (500 gramo). Urte garai honetan beti izaten dira batzuk, gero urtarrila-otsaila bitartean gutxiago edo bat ere ez izatea ere normala da, bere berezko garaian udaberri aldera berriz ere hasteko. Baina lehenengoak, neurri oso politekoak, atzo Patxi Aierbek bilduak Mikel Lasaren postuan ziren. Urte sasoiaren marketan erreparatuta kontraesantzat jo daitezken elementuak uztartu ziren Lasaren postuan, izan ere udaberriko zizak eskaintzearekin batera danbolinean gaztainak erretzen ari ziren. Zein noizkoa? Udazken-negu-udaberriko nahasketa bitxia. Naturaren sorginkeriak. Udazkena hain hotza joan ez bada ere, udako produktuen denboraldia bukatutzat eman daiteke. Postu gutxi batzutan ikusten dira oraindik negutegiei esker irauten duten piper, leka, berenjena, kuiatxo… baina ia azkenekoak. Aldiz, hasi direnen artean, lehen kardoak aipatu behar ditugu 2 eta 3,5 an salgai buruko jarri zituen salgai Edurne Jauregi Baliarraingoak eta Legorretako Mujuriko Juan Madinak kakiak (3 euro kiloa) ekarri zituen. Artegietako lehen arkumeak Bestalde hasi dira artegietan arkumeak jaiotzen, «eta bixki asko» diotenez. Ordizian 4 buru, kiloko 4 euroko proportzioan saldu ziren atzo. Zuzenean artzainek etxetik saltzen ari direneko prezioari buruz, badirudi astean astekoa aldakorra izango dela, prezioan gora beherak izango direla. Aste honetan, esaterako, 225 buru 3,80 euro kiloa + BEZa salneurrian saldu direneko kontua [...]
Gaurko sinadura bilketak eta elkarretaratzea daude antolatuta. Ostiralean bi hitzaldi izango dira eta larunbatean Eraldatzenek antolatuta eskualdeko VIII. berdintasunari buruzko foroa.
Gurutz Sarasola Martinez Lotsati (Itsasondo, 1915 – Donostia, 1936) olerkari itsasondoarraren biografia eta olerkiak liburuan atera dituzte. Gaur eguerdian aurkeztu dute Ilunpetik argira. Olerkiak (1935-1936) lana Itsasondoko udaletxean. Alvaro Rabelli filologo basauriarrak egin du liburua, eta Alberdania etxeak argitaratu du. Gerra aurreko olerkigintza aberatsaren testuingurua osatzeko balioko pertsonaia da Lotsati, gaur Ibon Sarasola euskaltzainak aitortu duenez. Bizitza eta idazkuntza laburra izan zuen itsasondoarrak, baina 1935eko uztailetik 1936ko otsail-martxora El Dia egunkarian eta beste hainbat agerkaritan argitaratu zituen olerkiekin bere burua ezagutarazi zuen. Ilunpetik argira liburuak bi atal nagusi ditu, 120 orrialdetan. Batetik, bere burua 20 urte zituela trenbidera botata bizitza eten zuen poetaren datu biografikoak bildu ditu Rabellik. Bestetik, gerra aurreko prentsan argitaratutako poemekin, eta ezkutuan zeuden beste batzuekin Lotsatiren lan literarioa apailatu du. 25 olerki ditu. Literatura moldeari dagokionez, olerkia idatzen zuen gehienbat. “Garai hartako idazle guztiak bezala euskara eta Euskadi goretsiz hasi zen idazten. Baina abailduta zegoen pertsonalki, eta zenbat eta abailduago egon, orduan eta olerki hobeak idatzi zituen”, esan du Rabellik. Ideologiaz –baserria, hizkuntza, erlijioa, aberria…– eta maitasunaz egin zituen poemak. “Oso pertsona barnerakoia, apala eta sentibera aurkitu dut. Euskara eta literatura zituen helburu, eta biak bateratu egin zituen garai hartarako jada”. Lotsati, Itsasondoko arbel meategien jabe [...]
Ordizian dauden elkarteen lana gizarteratzeko asmoarekin hasi zen udala Boluntariotzaren Eguna antolatzen. Hirugarren ekitaldia ospatuko dute aurten eta odol emaileen lana aitortu eta gizarteratu nahi dute. Horretarako, abenduaren 2an egingo dute ekitaldia, 18:30ean, D’elikatuz zentroan, Ekimena aurkezteko agerraldian Jose Migel Santamaria alkateak, «Ordizia elkarte aldetik aberatsa» dela eta elkarte hauek egiten duten lana «funtsezkoa» dela azaldu du gaur. «Ehunka lagun ari dira lanean herriaren alde, eta hauen lana gizarteratzea garrantzitsua da». Bide horretatik, aurten Ordiziako odol emaileen elkarteak 45 urtean egindako lana eskertu nahi dute. Elkarte hau 1965ean hasi zen odol ateratzeak egiten. Elkarte honetako kideez gain, herriko boluntario guztiak gonbidatu dituzte osteguneko ekitaldira. Datorren asteko ekimena iragartzearekin batera, aurten ere boluntariotzaren egutegia ateratzeko asmoa duela jakinarazi zuten udal ordezkariek. Monica Marañon zinegotziak, «hau egutegia ateratzen dugun bigarren urtea» izango dela eta «etxez etxe» banatuko dutela azaldu zuen. Elkarbizitzeko teknikak landuko ditu Gurutze Gorriak antolatu duen tailerrak ’Zu zara giltza’ ekimenaren barruan, Ordiziako Udalak eta Goierriko Gurutze Gorriak ‘Elkarbizitzarako ariketak’ tailer praktikoa antolatu du datorren astearterako. Bertan, «komunitatean eta elkartasunean» bizitzeko landu beharreko gaitasunak izango dituzte hizpide. Tailerra gidatuko duen Maider Gonzalez psikologoaren arabera, «bizikidetza lantzeko hamar gaitasun zehaztu ditugu, baina bi dira nagusiak: norbere burua ezagutzea eta besteekiko enpatia». [...]
Salbatoreko industriagunean dagoen Oria karrozeriako pintura kabinak su hartu du 12:30ak inguruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez ez da zauriturik egon eta langile guztiak onik daude. Ordiziako suhiltzaileak saiatu dira sua itzaltzen, baina pintura eta disolbatzaile poteek su hartu dute eta Legazpiko Suhiltzaileen laguntza behar izan dute. Pintura kabina erabat kiskalita geratu da, baina suak lantegian zenbaiterainoko kalteak eragin dituen ezin izan dute zehaztu ertzainek. Sua ez da ondoko lantegietara zabaldu.