Ordiziako odol emaileen lana aitortuko du udalak boluntario egunean
Ordizian dauden elkarteen lana gizarteratzeko asmoarekin hasi zen udala Boluntariotzaren Eguna antolatzen. Hirugarren ekitaldia ospatuko dute aurten eta odol emaileen lana aitortu eta gizarteratu nahi dute. Horretarako, abenduaren 2an egingo dute ekitaldia, 18:30ean, D’elikatuz zentroan, Ekimena aurkezteko agerraldian Jose Migel Santamaria alkateak, «Ordizia elkarte aldetik aberatsa» dela eta elkarte hauek egiten duten lana «funtsezkoa» dela azaldu du gaur. «Ehunka lagun ari dira lanean herriaren alde, eta hauen lana gizarteratzea garrantzitsua da». Bide horretatik, aurten Ordiziako odol emaileen elkarteak 45 urtean egindako lana eskertu nahi dute. Elkarte hau 1965ean hasi zen odol ateratzeak egiten. Elkarte honetako kideez gain, herriko boluntario guztiak gonbidatu dituzte osteguneko ekitaldira. Datorren asteko ekimena iragartzearekin batera, aurten ere boluntariotzaren egutegia ateratzeko asmoa duela jakinarazi zuten udal ordezkariek. Monica Marañon zinegotziak, «hau egutegia ateratzen dugun bigarren urtea» izango dela eta «etxez etxe» banatuko dutela azaldu zuen. Elkarbizitzeko teknikak landuko ditu Gurutze Gorriak antolatu duen tailerrak ’Zu zara giltza’ ekimenaren barruan, Ordiziako Udalak eta Goierriko Gurutze Gorriak ‘Elkarbizitzarako ariketak’ tailer praktikoa antolatu du datorren astearterako. Bertan, «komunitatean eta elkartasunean» bizitzeko landu beharreko gaitasunak izango dituzte hizpide. Tailerra gidatuko duen Maider Gonzalez psikologoaren arabera, «bizikidetza lantzeko hamar gaitasun zehaztu ditugu, baina bi dira nagusiak: norbere burua ezagutzea eta besteekiko enpatia». [...]
Ordizian dauden elkarteen lana gizarteratzeko asmoarekin hasi zen udala Boluntariotzaren Eguna antolatzen. Hirugarren ekitaldia ospatuko dute aurten eta odol emaileen lana aitortu eta gizarteratu nahi dute. Horretarako, abenduaren 2an egingo dute ekitaldia, 18:30ean, D’elikatuz zentroan,
Ekimena aurkezteko agerraldian Jose Migel Santamaria alkateak, «Ordizia elkarte aldetik aberatsa» dela eta elkarte hauek egiten duten lana «funtsezkoa» dela azaldu du gaur. «Ehunka lagun ari dira lanean herriaren alde, eta hauen lana gizarteratzea garrantzitsua da». Bide horretatik, aurten Ordiziako odol emaileen elkarteak 45 urtean egindako lana eskertu nahi dute. Elkarte hau 1965ean hasi zen odol ateratzeak egiten. Elkarte honetako kideez gain, herriko boluntario guztiak gonbidatu dituzte osteguneko ekitaldira.
Datorren asteko ekimena iragartzearekin batera, aurten ere boluntariotzaren egutegia ateratzeko asmoa duela jakinarazi zuten udal ordezkariek. Monica Marañon zinegotziak, «hau egutegia ateratzen dugun bigarren urtea» izango dela eta «etxez etxe» banatuko dutela azaldu zuen.
Elkarbizitzeko teknikak landuko ditu Gurutze Gorriak antolatu duen tailerrak
’Zu zara giltza’ ekimenaren barruan, Ordiziako Udalak eta Goierriko Gurutze Gorriak ‘Elkarbizitzarako ariketak’ tailer praktikoa antolatu du datorren astearterako. Bertan, «komunitatean eta elkartasunean» bizitzeko landu beharreko gaitasunak izango dituzte hizpide. Tailerra gidatuko duen Maider Gonzalez psikologoaren arabera, «bizikidetza lantzeko hamar gaitasun zehaztu ditugu, baina bi dira nagusiak: norbere burua ezagutzea eta besteekiko enpatia». Barrenan egingo dute saioa 18:30ean hasita eta herritar guztientzako irekia da, adin mugarik gabe.