Pintura kabinak su hartu ondoren erre egin da Oria karrozeria
Salbatoreko industriagunean dagoen Oria karrozeriako pintura kabinak su hartu du 12:30ak inguruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez ez da zauriturik egon eta langile guztiak onik daude. Ordiziako suhiltzaileak saiatu dira sua itzaltzen, baina pintura eta disolbatzaile poteek su hartu dute eta Legazpiko Suhiltzaileen laguntza behar izan dute. Pintura kabina erabat kiskalita geratu da, baina suak lantegian zenbaiterainoko kalteak eragin dituen ezin izan dute zehaztu ertzainek. Sua ez da ondoko lantegietara zabaldu.