Trenbideko pasabideak kenduko dituzte Legazpin
Atzo iluntzean udalbatzarra ospatu zuten Legazpin. Trenbide gineko pasabideak kentzeko proposamena onartu zuten bertan udal ordezkariek, aho batez onartu gainera. Bi pasabide daude egun Legazpin; bata Brinkolan eta bestea aldiz, Sidenor lantokiaren inguruetan. Adifen proposamena izan da eta enpresa honi dagokio orain proiektua egitea eta garatzea.
Honez gain, puntu gehago ere landu zituzten bilkuran, hala nola emakumeenganako indarkeria gaitzesten zuen adierazpen instituzionala edota Saharar herriari elkartasuna adierzten dion mozioa.