Erosketetako orgak banatu zituzten Legazpin.
Legazpiko eta Zeraingo Udalak Udalsarea 21 sarietako finalean sartu dira. Sari horiekin ingurumena zaindu eta garapen ekonomikoa eta soziala lortze aldera egunero bizimodu eta gizarte iraunkorragoen alde lan egiten duten Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko udalerrien ahalegina aitortu nahi da. Legazpiko Udalaren kasuan, Ilinti merkatarien elkartearekin batera garatu dituten proiektuengatik izan da izendatua eta Zeraingoa aldiz, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean burutzen ari den bertako ekosistema berreskuratzeko egitasmoa dela eta.
Legazpiko kasuan bi proiektu izan dira aintzat hartutakoak. Lehenengoaren helburua erosketetarako orgen erabilera bultzatzea izan da (
PISUZKO ARRAZOIAK: Legazpin, autorik eta hondakinik gabe, ingurumenaren alde kanpaina) eta bigarrenaren helburua legazpiarrei ingurumena errespetatzen duten produktuak eskaintzea izan da (
Merkataritza berdea Legazpin).
Zeraingo proiektuari dagokionez, biodibertsitatea babesteko ekintzak bi bide nagusi jorratzen ditu. Batetik natur dibertsitatea ezagutzea, babestea eta zaintzea eta bestetik Zeraingo lurretan biltzen den kultur dibertsitatea biltzea, jasotzea eta gordetzea.
Saria nork jasoko duen abenduaren 1ean Bilboko Alondigan ospatuko diren Udalerrientzako zortzigarren Tokiko Agenda 21 jardunaldietan ezagutuko da.
Ikastaroa
Honez gain, otsailean, produktu berdeei buruz prestakuntza saio berriak eskainiko dizkie Legazpiko Udalak
Merkataritza berdea Legazpin kanpainan sartu nahi duten merkatariei.