Zumarragako familia bat ospitalera eraman dute karbono monoxidoa arnasteagatik
Hainbat komunikabideren arabera, gurasoak eta bi haurrak, 7 eta 11 urtekoak, ospitalera eraman dituzte, ikatzarekin funtzionatzen duen berogailu batek sorturiko karbono monoxidoa arnastu eta gero. Bart 4:00ak aldera izan da hori eta barne sailetik aditzera eman dutenez, familiako kideen egoera ez da larria. Esteban Orbegozo auzoan gertatu da ezbeharra eta bizilagunak izan dira polizia gertatzen ari zenaz ohartarazi dutenak.