Neguko hotzen xarma beroa
Abenduko lehen feriak gabonetako lehen zantzuak ageri zituen: pazko loreak. Egia esan moda kontua gehiago dela esan daiteke garai honi dagokion landarea baino, izan ere «oso delikatua eta kapritxosoa da» Maria Dolores Mendizabalek esaten zuen moduan; «oraindik garaiz da ekartzeko gabonak arte iraungo duen ziurtasunik ez duzu». Ez da neguko lorea, ikusgarria bai erosterakoan baina gero laster galtzen da etxe gehienetan. Lehenak Zaldibiako Azanza lorezalearen postuan ikusi ditugu 6,70 euroan bakoitza. Arkume denboraldia aldiz, badela esan daiteke, asko jaiotzen ari dira eta gehienak eguberritarako salduak izan nahiko lituzkete artzainek, eskaera handiena hortxe dagoelako eta ondorioz, preziorik gorenena ere garai berean. Ahaztu gabe gaur egungo artzantzaren etekinik handiena gaztak ematen duela, eta behin arkumea kenduta gazta egiten hasiko direla. Bada gaztarik egin ez eta ardi esnea saltzen duenik ere, hala atzoz geroztik bi postuetan lor daiteke ferian. Zaldibiako Axun Etxeberriak badu eta Ordiziko Arramendikoek ere bai. Abenduko lehen ferian eguraldiak ez du lagundu, garai honetan produktuen eskaintza mugatuagoa izaten da eta datorren asteko jai egunak ez dira feriaren aldekoak, bat baino gehiago kexu antzeman ditugu. Hilbeltza ere ez dela hobea izango entzun dugu, neguan sartu aurretik udaberri gose somatu dugu jendea. Hala ere neguko hotzei aurre egiteko, xarma berezia du gaztain [...]
Abenduko lehen feriak gabonetako lehen zantzuak ageri zituen: pazko loreak. Egia esan moda kontua gehiago dela esan daiteke garai honi dagokion landarea baino, izan ere «oso delikatua eta kapritxosoa da» Maria Dolores Mendizabalek esaten zuen moduan; «oraindik garaiz da ekartzeko gabonak arte iraungo duen ziurtasunik ez duzu». Ez da neguko lorea, ikusgarria bai erosterakoan baina gero laster galtzen da etxe gehienetan. Lehenak Zaldibiako Azanza lorezalearen postuan ikusi ditugu 6,70 euroan bakoitza.
Arkume denboraldia aldiz, badela esan daiteke, asko jaiotzen ari dira eta gehienak eguberritarako salduak izan nahiko lituzkete artzainek, eskaera handiena hortxe dagoelako eta ondorioz, preziorik gorenena ere garai berean. Ahaztu gabe gaur egungo artzantzaren etekinik handiena gaztak ematen duela, eta behin arkumea kenduta gazta egiten hasiko direla. Bada gaztarik egin ez eta ardi esnea saltzen duenik ere, hala atzoz geroztik bi postuetan lor daiteke ferian. Zaldibiako Axun Etxeberriak badu eta Ordiziko Arramendikoek ere bai.
Abenduko lehen ferian eguraldiak ez du lagundu, garai honetan produktuen eskaintza mugatuagoa izaten da eta datorren asteko jai egunak ez dira feriaren aldekoak, bat baino gehiago kexu antzeman ditugu. Hilbeltza ere ez dela hobea izango entzun dugu, neguan sartu aurretik udaberri gose somatu dugu jendea. Hala ere neguko hotzei aurre egiteko, xarma berezia du gaztain erreen ohiturak. Joan zen astean gaztaina erretzen ari ziren ferian eta atzo, danbolinak non erosi aurkitu genuen. Feriara astero-astero duela 45 urtetik etortzen den Joxe Mari Aranak salgai ditu. «Aurtengo azkena dut, dozena erdi bat edo saldu ditut, eskuz errementari batek egiten ditu». 45-50 euroko prezioa dute neurriaren arabera. Ferian bertan berriz postu askotan berogailuak zituzten, hotzari aurre egiteko lagun paregabeak.