
Gabonetako euskal kantuen bosgarren lehiaketa egiten ari dira Lazkaon, 16:30ean hasita. Areria kultur gunean jendez beteta dago, baita oholtza gaina ere, asko eta asko baitira lehiaketan parte hartzen ari diren haurrak. Familiek, lagun taldeek edo bikoteek parte har zezaketen lehiaketa horretan, adinka bereizita. Saioak bi ordu inguru iraungo du. Irabazleen izenen berri astelehenean izango duzu webgune honetan.