Jose Manuel Orcasitas izendatu dute Irizarreko zuzendari nagusi
Azken urteetan Irizar kooperatibaren kanpo proiektuetako arduradun izan den Jose Manuel Orcasitas izendatu du lantegiaren kontseiluak Irizarreko zuzendari nagusi. Ormaiztegin egoitza nagusia duen enpresaren iturriek jakinarazi dutenez, urtarrilean hart...
Azken urteetan Irizar kooperatibaren kanpo proiektuetako arduradun izan den Jose Manuel Orcasitas izendatu du lantegiaren kontseiluak Irizarreko zuzendari nagusi. Ormaiztegin egoitza nagusia duen enpresaren iturriek jakinarazi dutenez, urtarrilean hartuko du kargua Orcasitasek. Kooperatibako presidente modura Gorka Herranzek jarraituko du. Industria ingeniaria eta enpresa zuzendaritzan aditua da Orcasitas, eta 1993az geroztik ari da Irizar taldean lanean.