
Alkartasuna Lizeoko ikasleek Herriak Elkarlanean erakundearekin batera antolatutako merkatu solidarioa egiten ari dira Beasaingo Loinazko San Martin plazaren azpian. Merkatuaren helburua Afrikako Benin herrialdera eguzki lanparak bidali ahal izateko dirua biltzea da. Azken asteetan ikastetxean bildutako jostailu, liburu, disko, mozorro eta arropak salmahaian jarri dituzte ikasleek, eta 19:00ak arte bertan egongo dira. Berrerabilpena, sentsibilizazioa eta kontzientziazio bultzatzea du helburu ekimenak.
Merkatu solidarioan produktuez gain txartelak ere saltzen ari dira eguzki lanparak erosi ahal izateko, baita bidezko merkataritzako produktuak ere. Eguzki lanparek 15 euro balio dute. Beningo haurrak eskolaraz joatez gain, handik bueltan gurasoei laguntzen aritzen dira etxeko lanetan, eta eskolako lanak egiten hasten direnerako ilundu egiten du. Horregatik bidali nahi dituzte eguzki lanparak, haur horiek etxeko lanak egiteko aukera izan dezaten.