Atez ateko bilketa eredua eta sistema mistoa aztertuko ditu Sasieta Mankomunitateak
Sasieta Mankomunitateko Batzar Errektoreak abenduaren 1ean onartutakoaren arabera, Sasietak, Atez ate bilketa sistema eta bilketa mistoa (mankomunitate beraren barruan, bost edukiontzietan oinarritutako bilketa eredua eta Atez-ateko sistema uztartzen dituena) aztertuko ditu. Azterketa, etorkizunean Sasieta Mankomunitateko eremuan, bi sistema horiek zer nolako bideragarritasuna izan dezaketen zehazteko erabiliko dute. Sasietak jakitera eman duenez, aipatutako azterketa, egungo hiri hondakinen bilketa zerbitzuko kontzesioaren epemuga bukatu baino urte bete lehenago egongo da amaituta, ondoren mankomunitateak horrela erabakiko balu, lehiaketa berriaren baldintza pleguak zehazteko oinarri bezala erabili ahal izateko. «Dena den, hori baino lehen, azterketaren emaitzak aztertzeko eta eztabaidatzeko behar adina denbora hartuko dugu». Lankidetza hitzarmenak Sasietaren hitzetan azterketa hori «behar bezala gauzatzeko», mankomunitateak erakundeen arteko lankidetza hitzarmenak edo akordioak bultzatuko ditu Atez ate sistema eta bilketa mistoa garatuta dauden lekuetako datuak trukatu eta aholkularitza teknikoa jaso ahal izateko. Horrez gain, Atez ate sisteman eta sistema mistoan ospea duten erakunde independienteen edo adituen kanpoko asistentzia teknikoa kontratatuko du Sasietak. Azterketa egiten duten bitartean, etxeetako hondakinen zati organiko konpostagarriaren gaikako bilketa, marroi koloreko edukiontzien bidez egingo dute Sasieta Mankomunitate osoan. Horrekin batera, autokonpostaia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoa ere badute, «lanketa berezia» eginda. Jarraipen Batzordea Sasieta Mankomunitateko Batzar Errektoreak Jarraipen Batzorde bat izendatuko du, berak erabakitzen duen [...]
Sasieta Mankomunitateko Batzar Errektoreak abenduaren 1ean onartutakoaren arabera, Sasietak, Atez ate bilketa sistema eta bilketa mistoa (mankomunitate beraren barruan, bost edukiontzietan oinarritutako bilketa eredua eta Atez-ateko sistema uztartzen dituena) aztertuko ditu. Azterketa, etorkizunean Sasieta Mankomunitateko eremuan, bi sistema horiek zer nolako bideragarritasuna izan dezaketen zehazteko erabiliko dute.
Sasietak jakitera eman duenez, aipatutako azterketa, egungo hiri hondakinen bilketa zerbitzuko kontzesioaren epemuga bukatu baino urte bete lehenago egongo da amaituta, ondoren mankomunitateak horrela erabakiko balu, lehiaketa berriaren baldintza pleguak zehazteko oinarri bezala erabili ahal izateko. «Dena den, hori baino lehen, azterketaren emaitzak aztertzeko eta eztabaidatzeko behar adina denbora hartuko dugu».
Lankidetza hitzarmenak
Sasietaren hitzetan azterketa hori «behar bezala gauzatzeko», mankomunitateak erakundeen arteko lankidetza hitzarmenak edo akordioak bultzatuko ditu Atez ate sistema eta bilketa mistoa garatuta dauden lekuetako datuak trukatu eta aholkularitza teknikoa jaso ahal izateko. Horrez gain, Atez ate sisteman eta sistema mistoan ospea duten erakunde independienteen edo adituen kanpoko asistentzia teknikoa kontratatuko du Sasietak.
Azterketa egiten duten bitartean, etxeetako hondakinen zati organiko konpostagarriaren gaikako bilketa, marroi koloreko edukiontzien bidez egingo dute Sasieta Mankomunitate osoan. Horrekin batera, autokonpostaia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoa ere badute, «lanketa berezia» eginda.
Jarraipen Batzordea
Sasieta Mankomunitateko Batzar Errektoreak Jarraipen Batzorde bat izendatuko du, berak erabakitzen duen maiztasunarekin aldizka bildu eta aipatutako azterketaren garapenaren jarraipena egiteko.
Bestalde, bilketa sistema edozein izanik ere, mankomunitatea etorkizunean Udalen ekarpenetan aldagai berri bat sartzeko aukerak aztertzen hasiko da, herri mailan hondakinen gutxitze, birziklatze eta konpostatze maila eta deusestatzera (zabortegira edo errauskailura) bidalitako hondakin kantitatea kontutan hartuko dituena.